17-KOOTSAILA-KO2023
Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren asanblada Elgoibarreko IMH Campusean ospatu da.
Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren asabladak 2023-2024 denboraldirako pistako eta ziklokroseko araudi berriak onartu ditu gaur ospatutako ez-ohiko batzarrean. Oinarri honekin hurrengo neguko denboraldia prestatzen hasiko da ETxF batez ere urtarrilean Amurrion ospatuko diren Espainiako Ziklokros Txapelketei begira. Ez-ohiko batzarra amaitzeko araudi aldaketa bat proposatu zen lau kluben partez Emakumezkoen Euskaldun Txapelketan adin muga kentzeko. Iritzi guztietako arrazoiak entzun ostean, batzordeak erabaki zuen adin muga ezabatzea eta aurten Euskaldun Txapelketak ez du adin mugarik izango.
Behin araudiak onartuta, ohiko batzarra hasi zen. Bertan 2022ko kirol memoria aurkeztu zuen Raul Mena Rodriguez lehendakariak. Goraipatu ziren Euskadiko Selekzioak lortutako emaitza bikainak errepidean, pistan eta ziklokrosean lortutako estatuko txapelketak medio. Jarraian 2022ko jarduera ekonomikoa onartu zen abenduak 31ko egoera finantzieroa onartuz. Aldi berean 2023 urterako aurrekontua onartu zen eta kreditu linearen akordioa berretsi zen.
Azkenekoz ETxFren 2022/2025 Euskararen Plan Estrategiko berria onartu egin zen. Plan honekin federazioak aurrera pausu handia egingo du euskararen defentsan eta ahalduntzean. Honen jarraipena egiteko euskararen komisio berri bat osatuko da.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA