03-KOMARTXOA-KO2026
(c) ETxF
Euskadiko Txapelketak goiztiarrak aurkeztu dira aurtengo denboraldian. Emakumezkoen iraupen proba izango da lehenengoa Euskaldun Txapelketaren baitan lehiatuko den Emakumeen Segurako Sariarekin, martxoak 8an. Emakumezkoen txapelketei ikusgarritasuna eta aldarrikapena sustatzeko Euskadiko Txirrindularitza Federazioak eta Segurako Txirrindulari Elkarteak martxoaren 8a baliatu nahi izan dute lasterketa antolatzeko. Txapelketaren irekiera probak erakutsi zuen bezala emakumezkoen tropelak hazi eta hazi jarraitzen du, ez bakarrik kopuru absolutuetan baita tropelaren kalitatean. Abiadurak, erasokortasunak, erritmoak… horiek denek erakusten dute oinarrietatik egiten den lana eraikitzailea izaten ari dela eta geroz eta txirrindulari gehiago izatearekin batera, txirrindulariak prestatuagoak daudela goi-mailara iristeko.
Igandeko Euskadiko Iraupen Txapelketa bi lasterketek osatuko dute. Kadete mailako txirrindulariek lehenengoak izango dira irteeran, goizeko 9h30tan. Kadeteek 41,7 kilometro osatu beharko dituzte eta 4 kilometroren faltan Zeraingo mendatea gainditu beharko dute. Hurrengo lasterketa 11h00tatik aurrera lehiatuko da elite, 23 urtez azpiko eta junior mailakoentzat. Zegamara joan-etorri bat egin ostean hiru bider egingo dute txirrindulariek Lierniko zirkuitua, itzuli bakoitzean kontra helmugatik igaroz. Guztira 60,7 kilometro osatuko dituzte eta Lierniko Mendatearen azkeneko zeharkaldia 4,7 kilometroren faltan izango da.
Emakumezkoen txapelketa eta gero elite eta 23 urtez azpikoen iraupen txapelketa lehiatuko da Zornotzan, apirilak 5ean. Junior mutilen mailako iraupen proba maiatzaren 23an lehiatuko da Amurrion. Amurrioko ere mendi bizikletako txapelketak hartuko ditu ekainaren 13an eta egun berdinean Bergaran kadeteen erlojuaren aurkako txapelketa lehaituko da. Txapelketen sasoia amaitzeko kadete mutilen lasterketa ekainaren 14an lehiatu egingo da Oñatin.
ERREPIDEA
ERREPIDEA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
ERREPIDEA