Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

imagen

Txirrindularitza epaile izaterik nahi?

 

Txirrindularitzako probak modu seguru eta bidezko batea egiten direla bermatzeaz arduratzen dira epaileak, haien kalitatea hobetzen lagunduz eta txirrindularitza araudia betetzean parte hartuz. Epaileak eskualde, autonomia, estatu eta nazioarteko disziplina guztietan ageri dira.

 

Maila desberdinak

 

·         Auxiliarra: Autonomia bakoitzeko Epaileen Batzorde Teknikoen kudeaketarekin.

·         Autonomikoa: Autonomia bakoitzeko Epaileen Batzorde Teknikoen kudeaketarekin .

·         Estatu Mailakoa: RFEC-ko Epaileen Batzorde Teknikoaren kudeaketarekin.

·         Elite Estatu Mailan: UCI eta RFEC-ko Epaileen Batzorde Teknikoaren kudeaketarekin.

·         Nazioartekoa: UCI-ren kudeaketarekin.

 

Epaile izatearen abantailak

 

·         Txirrindularitza familiaren parte izatea.

·         Zure gaitasunak garatzea zure kirol gustukoenaren mesedetan.

·         Zure gustuko disziplinen kurtso eta seminarioetara sarrera.

·         Zure epaile ibilibean aurrerapausoak egitea, toki eta pertsona berriak ezagutuz.

 

Epaile izan zaitez

 

Txirrindularitza modu hain hurbilean bizi nahi baduzu eta erronka hau bizitzeko prest bazaude, kontaktuan jarri Euskadiko Txirrindularitza Federazioko komisario elkartearekin eta haiek bideratuko zaituzte. Kontaktua: arbitros@fvascicli.eus