17-KOOTSAILA-KO2026
(c) ETxF
Negu osoa entrenatzen izan eta gero euskal tropelak dagoeneko badu begiz jota denboraldi hasiera. Euskadiko Txirrindularitza Federazioak fronte bikoitzarekin estreinatuko du sasoia datorren igandean. Euskaldun Txapelketaren hasierarekin batera XCO -ko Euskal Kopa abiatuko da Caparroson. Mendi-bizikletako txapelketaren berrindartzea izango da euskal egutegiko urteko berritasun nabarietako bat. ETxFren mendi-bizikletako batzordetik egindako lanari esker eta Euskal Herri osoko lasterketen antolatzaileek egindako koordinazio lanari esker sei proba izango dira Mendi Bizikletako Euskal Kopan.
Caparrosoko MTB Garaikurra lehenengo proba abiapuntua izango da, otsailaren 22an. Hurrengo hitzordua bi hilabete t’erdi beranduago irtsiko da, maiatzaren 3an Zangoza Hiria Sari Nagusiarekin. Horren ostean Miranda Argak (maiatzak 17), Oiartzunek (maiatzak 31), Amurriok (ekainak 13) eta Abadiñok (uztailak 11) hartuko dituzte kopako jardunaldiak. Zangozako lasterketan Nafarroako Txapelketa lehiatuko da eta Amurriokoan Euskadiko Txapelketa. Euskal Koparen berreskurapenarekin batera Nafarroako Txirrindularitza Federazioarkein eta bertako antolatzaileekin elkarlana berreskuratzea berebiziko garrantzia du federazio honentzat.
Caparroson mendi-bizikletako lehenengo lasterketak lehiatzen diren bitartean Errenterian Euskaldun Txapelketak lehenengo proba izango du Ane Santesteban Txirrindulari Sariarekin. Emakumezkoen Txapelketak hamaika lasterketa izango ditu eta aurten Lea-Artibai Txallengearekin batera (Martxoak 27-29) Tafallako Txirrindulari Elkarteak antolatutako Arrosarioaren Txallengea (Maiatzak 2-3) lehiatuko da. Bi txallengeek bost lehiaketa egun gehituko dituzte eta gainerako seiak egun bateko lasterketetan banatuko dira. Euskadiko Txapelketa martxoaren 8an izango da, Seguran eta aurten txapelketa luzeagoa izango da, uztailera arte luzatuta Balmasedako eta Loiuko lasterketekin.
Datorren astean Gizonezkoen Euskaldun Txapelketa hasiko da ere Zumaia Sariarekin (otsailak 28). Afizionatu gizonezkoen egutegia Euskaldun Txapelketaren (otsailak 28-ekainak 21) eta Lehendakari Txapelketaren (ekainak 27-irailak 12) artean banatuko da. Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren webgunean zein sare sozialetan egutegi osoaren azken eguneraketen bertsio definitiboak argitaratu dira. Eguneraketa horien artean Zizurkilen ospatzekoa zen Euskadiko Erlojupeko Txapelketen bertan behera geratzea baieztatuta izan da.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
BTT
BTT
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA