Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

FEDERA ZAITEZ EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOAREKIN

25-KOABENDUA-KO2025

Bosgarren urtez jarraian Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren lizentziaren prezioa 160€ -tan mantenduko da aseguruen baldintza berdinekin. Horrela lizentziadun guztiek txirrindularitzaz gozatzeko berme guztiak izango dituzte.

FEDERA-ZAITEZ-EUSKADIKO-TXIRRINDULARITZA-FEDERAZIOAREKIN

(c) ETxF

Lizentzien prezioari eustea erabaki zuen ETxFren batzar nagusiak eta beraz azken 4 urteetako prezioari eutsiko zaio 2025. urtean izandako baldintza berdinekin. Baldintza hauek aseguru premium bat eskaintzen diete federatuei. Hamalau urtetik gorako lizentziadun guztientzat, osasun-laguntza mugagabea eskaintzen du mundu osoan, 18 hilabetera arte. Zorigaitz handieneko kasuetan aseguruak 24.000€ eskaintzen ditu erabateko baliaezintasun iraunkorra eragiten duten ezbeharretan eta 18.000€ heriotza kasuetan, bi kasuetan hirugarren batek esku hartzen badu ala ez. Lizentziaren baitan ere Europar Batasunerako eta Andorrarako baliogarria den ardura zibileko asegurua eskaintzen da. Aseguru honek 1.200.000€ arteko estaldura du, ezbehar bakoitzeko, txirrindulari eta lizentziadun guztietan eta baita espezialitate guztietako lasterketa antolatzaile guztientzat ere.

 

Lizentzia izapidegintzan elkarlanean aritzen dira Euskadiko Txirrindularitza Federazioa eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde federazioak. Euskadin kadete mailatik aurrera lehiatzeko beharrezkoa -kasu batzuetan infantiletan ere beharrezkoa izaten da-. Lizentzia eskatuz gero Euskadiko Txirrindularitza Federazioko familia handiaren kide izateko aukera izango dute lizentziadunek. Aurten, 2025ean, 6200 lizentziadun izan dira Euskadiko Txirrindularitza Federazioan. Kopuru handiena zikloturistek hartzen dute baina haiekin batera lehiaketa txirrindulariak, teknikariak eta txirrindularitza testuinguruko eragile anitzak.

 

Familia erraldoi honen parte izanda Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren eta lurralde federazioen jardunari laguntzen du lizentziadunak. Jardun horren baitan etorkizuneko txirrindularien formakuntza dago, Euskadiko Selekzioaren bitartez; euskal egutegiaren enborra antolatzen eta koordinatzen diren hainbat txapelketekin; eta oro har euskal txirrindularitzaren sustengu izaten.