12-KOOTSAILA-KO2026
Elgoibarreko IMH Campusak hartu du gaur arratsaldean Euskadiko Txirrindularitza Federazioko batzorde orokorra. (c) ETxF
Tradizio administratiboari helduz errepideko eta mendi bizikletako sasoia hasi aitzin Euskadiko Txirrindularitza Federazioak ohiko asanblada orokorra ospatu du Elgoibarko IMH Campusean. Eztabaida gaien zerrendan alor ekonomikoa nabarmendu da 2025eko kontuak aurkeztearekin batera zuzendaritza batzordeak 2026 aurrekontu proiektua aurkeztu du. Horren aurretik ez-ohiko saioan ziklo-kros araudiko aldaketak onartu dira. Behin Eusko Jaurlaritzako kirol erregistroan onartuta araudi berritua ETxFren webgune ofizialean argitaratuko da. Jarraian Raul Mena Rodriguez lehendakariak 2025. urteko kirol memoria azaldu du. Kirol memorian azaltzen den bezala estatu txapelketetan lortutako emaitza bikainak nabarmendu dira, tartean 23 urtez azpiko gizonezkoen errepidean urrea, zortzi urrezko domin pistako txapelketetan, hiru txirrindularitza egokituan eta bat ziklo-krosean. Horrekin batera nabarmendu da Euskadiko Selekzioaren osasun onaz gain euskal egutegiak, batez ere errepidekoak, osasun zoragarria duela eta lortzen diren emaitza guztien oinarria txirrindularitza familia kide guztien lana dela.
Jarraian eta abenduan batzorde kide batzuen eskaerari jarraituz egindako tramiteen emaitzak azaldu ditu lehendakariak. Infantil mailako txirrindularien lizentzia izapidetzaren inguruan hauen prezioa eta epeen moldaketa planteatu eta eztabaidatu dira. Horrela, batzordeak onartu du infantil mailako bigarren urteko txirrindulariek prezio murriztua izatea neguko denboraldia kadete mailakoekin egiteko eta honen epea irailaren 1ean hastea.
Azken hizketagaiak alor ekonomikoan zentratu dira, aurreko ekitaldiko kontuen azterketarekin eta aurtengo aurrekontuaren eztabaidarekin. Batzarkideek kezka agertu dute ETxFren superabita, haien ustez, bestelako behar batzuk estaltzera ez bideratzeagatik. Horrenbestez, batzarrak 2025eko kontuak atzera botatzea erabaki du. Ondoren, 2026rako aurkeztutako aurrekontu proiektuak ere batzarraren ezezkoa jaso du, eta, ondorioz, behin-behinean bertan behera geratu da. Egoera berezi eta berri honen aurrean, federazioak bere zerbitzu juridikoekin kontsultatuko du eta Eusko Jaurlaritzarekin kontrastatuko du egoera juridiko berri honi aurre egiteko.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA