25-KOMARTXOA-KO2026
ETxF
Hilabete honen hasieran Raul Mena Rodriguez lehendakariaren eta zuzendairtza batzordearen dimisioa jaso ostean federazio honetako Hauteskunde Batzordeak zuzendaritza berria aukeratzeko prozesua abiatu du. Martxoak 24ko ebazpenean hauteskunde batzordeak Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Zuzendaritza Batzordearen dimisioa jaso ostean federazio honen estatutuetan -32.1. artikuluan- hauteskunde batzordeak adierazi du zuzendaritza batzorde berri bat izendatu arte dimisioa eman duen zuzendaritza batzordeak jardunean jarraitzen duela dagozkion gaitasunekin eta federazioaren funtzionamendua bermatzearekin batera eskumen-eskuordetza publikoak bermatu behar dituela.
Aldi berean Kirol Legeak izapidetzen dituen epeak martxan jartzea erabaki du hauteskunde batzordeak hauteskunde deialdia ireki. Deialdi hau agintaldi ez-osorako da, hau da, iaz hasitako agintaldia amaitu bitartean (+/- 3 urte). Horretarako hauteskunde batzordeak Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Batzar Nagusiaren esku utzi du zuzendaritza batzordearen aukeraketa. Horretarako hauteskunde egutegia plazaratuko da. Hilaren 24an bildu ostean, gaur, martxoaren 25ean irekiko da hautagaitzak aurkezteko epea eta hau irekita mantenduko da hilaren 31a arte. Hautagaitzak aurkezteko ETxF -ren web-orrian HAUTESKUNDEAK sailean informazioa eta inprimakiak eskuragarri daude. Apirilaren 1ean hauteskunde batzordeak hautagaitzen behin-behineko aldarrikapena egingo du. Apirilaren 7an eta 8an hautagaitzei erreklamazioak edo zuzenketak egiteko epea indarrean izango da. Hurrengo egunean, apirilaren 9an, erreklamazio eta zuzenketak aztertuko eta izapidetuko ditu hauteskunde batzordeak. Balizkoa liteken hautagaitza zerrenda bakarra balego apirilaren 9an bertan izendatuko luke hauteskunde batzordeak zuzendaritza batzorde berria.
Balizko hautagaitza bat baino gehiago balego apirilaren 13an Ez-Ohiko Batzar Nagusia ospatuko zen gai-zerrendako puntu bakarrarekin: Zuzendaritza Batzordeko Hauteskundeak. Hurrengo egunean hauteskunde batzordeak bozka gehien lortutako zerrendaren behin-behineko proklamazioa egingo luke. Hurrengo bi egunetan erreklamazioak egiteko epea irekiko litzateke eta prozesuaren azken eguna apirilaren 17a izango zen, erreklamazioak baleude hauen azterketa eta erresoluzioarekin eta behin hauek tramitatuta, hala balegokio Zuzendaritza Batzorde berriaren behin betiko proklamazioarekin.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA