Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

LEGE ALDAKETA TXIRRINDULARIEN BABESA HANDITZEKO

12-KOIRAILA-KO2022

Espainiako Senatuak joan den astean Zigor Kodearen erreforma onartu zuen txirrindulariak babesteko. Legearen aldaketa Julia Liberal Liberal senatariak bultzatu du, EAS-EE alderdiko senataria eta Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren lehendakariordea.

LEGE-ALDAKETA-TXIRRINDULARIEN-BABESA-HANDITZEKO

Raul Mena Rodriguez eta Julia Liberal Liberal Espainiako Senatuan.

Lege aldaketak zigor handiagoak dakartza lesioak edo heriotza eragiten dituzten gidarientzat. Horrela ezinezkoa izango da arau-hauste bat artxibatzea honen ondorioz inor zauritu edo hil bada. Horrenbestez beharrezkoa izango da epaile batek kasua aztertzea eta dagokion zigor penala ezartzea errudunei. Horretarako polizia etxeek derrigorrezkoa izango dute argiketa txosten bat helaraztea autoritate judizialari horrelako kasu bat gertatzen denea.

 

Senatuaren saioan Julia Liberalek azaldu zuen bezala, etorkizuneko Mikel Landa, Ane Santesteban edo Pello Bilbao izateko, behar-beharrezkoa da errepide seguruak izatea entrenatzeko eta txirrindaz gozatzeko. Txirrindularietaz gain, lege berriak oinezkoak ere babesten ditu errepideetan egoera zaurgarri guztiak babestu aldera.

 

Legea eztabaidatu eta onartu zenean, Raul Mena Rodriguez -ETxFko lehendakaria- bertan zegoen euskal txirrindularitzaren babesa helaraziz eta aldaketen berri izanez lehen eskutik.