Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

TXIRRINDULARITZAKO 1 MAILAKO ENTRENATZAILE IKASTAROA EUSKARAZ

03-KOAZAROA-KO2022

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, Kirol Eskolarekin elkarlaean euskara hutsezko Txirrindularitzako I. mailako Kirol Teknikari Ikastaroa antolatu du udazken honetarako.

TXIRRINDULARITZAKO-1-MAILAKO-ENTRENATZAILE-IKASTAROA-EUSKARAZ

Izen-ematea irekita azaroak 10era arte.

Beste behin Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, Txirrindularitzako 1 Mailako Entrenatzaile Ikastaroa antolatzen du. Aurten lehen aldiz euskara hutsezko ikastaroa izango da, Euskadiko Kirol Federazioen Batasunarekin eta Kirol Eskolarekin batera egindako elkarlanaren ondorioz. Kurtsoa, azaroaren 11tik abenduaren 21ra arte iraungo du eta honek bi bloke desberdin izango ditu, alde batetik espezifikoa (Garapen Profesionala, Txirrindularitzaren Prestakuntza Tekniko eta Taktikoa, Txirrindularitzako Espezialitateak Irakasteko Metodologia, Txirrindularitzako Espezialitateen Araudia, Segurtasuna eta Higienea Txirrindularitzan eta Hezkuntza Estrategian Modulua) eta beste alde batetik bloke komuna (Kirol Jardueraren Oinarriak, Lehen Sorospenak, Jarduera Fisiko Egokitua eta Desgaitasuna eta Kirol Antolaketa). Ikastaroa aurrez-aurrekoa, Berrizko Belodromoan, eta online bidezkoa izango da.  

Kurtsoak 110€ balio du eta bertara izena emateko azken eguna azaroaren 10era da. Informazio gehiago beheko kartelean klik eginda.