Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

MIGUEL ECHEZORTU, PISTAN UCI MAILAKO KOMISARIOA

22-KOOTSAILA-KO2022

Miguel Echezortu epaileak pasa den astean Nazioarteko Pista Komisario debuta egin zuen Mallorcan estatuko pista txapelketetan.

MIGUEL-ECHEZORTU-PISTAN-UCI-MAILAKO-KOMISARIOA

(c) Martin Early

Txirrindularitzak hainbat pertsona murgiltzen ditu eta horien artean komisarioak ezinbestekoak dira. Euskal Herrian baditugu maila handiko zenbait komisario txirrindularitza espezialitate askotarako. Horietako bat Miguel Echezortu da, 25 urte baino gehiago daramazki komisario lanak egiten eta azken urteak hainbat errepideko nazioarteko komisario bezala. Negu honetan pistako nazioarteko komisario maila eskuratu du eta aurreko hasteko Espainiako Pista Txapelketetan estreinatu da lan horretan.

 

Miguelek azaltzen duenez: “Urte asko daramazkit epaile lanetan eta horietatik azken 25etan Anoetako Txallengera joan naiz arbitratzera. 2018an aukera izan nuen Nazional Elite mailako kurtsoa egiteko UCIren egoitzan, Suitzan. Hori gaindituta 2019an nazioarteko komisarioa izateko prozesua hasi nuen. Pandemia hasi zenetik prozesuak moteldu dira baina azkenean negu honetan zehar azterketak egin ditut. Urrian teorikoa gainditu nuen eta azaroan Ginebrako 4 Egunetan azterketa praktikoa izan nuen. Nire bigarren nazioarteko maila da, errepideko nazioarteko epailea naizelako dagoeneko.”

 

Pista berezia da, komisarioentzat exijentzia handiko lasterketak dira edozein momentutan zerbait gertatu daitekelako. Miguelek dioenez: “Txapelketak oso biziak izan dira, larunbatean ordu asko izan ziren eta lasterketa asko leihatu ziren. Mugimendu asko daude kontrolatzeko eta uneren batean beste alde batera begiratzen baduzu lasterketa guztiz galdu dezakezu, horregatik ezinbeztekoa da uneoro kontzentratuta izatea.”

 

Euskaditik bi komisario joan ziren Mallorcara, Miguel Echezortu lehendakaria eta Unai Mezo starterra. Bertako komisario taldearekin lasterketak bikain eraman zituzten, “denon artean txapelketak aurrera atera genituen. Baina beti une gaziak izaten dira, erabaki gogorrak hartu behar izaten direnean txirrindulariak deskalifikatu edo kanporatu behar direnean adibidez.”

 

Hasieran aipatu bezala, Miguel Echezortu komisario klasikoa da Anoetako Belodromoan urtero neguan ospatzen den Txallengean. Bertan komisario lanak egiteaz gain, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioarekin eta ETXFrekin lan egiten du txirrindularien formakuntzan.  “Pistak, errepideak ez bezala, arautegi zabala du eta hasieratik ikasi beharrezkoa. Errepidean arauak pixkanaka ikasteko aukera dago, pistan proba bakoitzak bere berezitasunak ditu eta irten baino lehen txirrindulariek argi izan behar dute arautegia. Horretarako hitzaldiak ematen dizkiegu gazteei. Formakuntzan laguntzea eta gazteei irakastea txirrindularitzak eman didan guztia txirrindularitzari itzultzea.”

ARGAZKI GALERIA

MIGUEL ECHEZORTU, PISTAN UCI MAILAKO KOMISARIOA