Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

DENBORALDI BERRIKO OINARRIAK ERROTUTA ETXF -REN ASANBLADAN

11-KOABENDUA-KO2025

Lehiaketa araudi berriak, mendi-bizikletako eta errepideko egutegiak eta 2026rako lizentzia onartu eta gero 2026ko denboraldiari hasiera eman dio Euskadiko Txirrindularitza Federazioko asanblada orokorrak.

DENBORALDI-BERRIKO-OINARRIAK-ERROTUTA-ETXF--REN-ASANBLADAN

(c) IMH Campuseko areto nagusian bildu da ETxFko batzorde nagusia gaur arratsaldean.

Federazioaren ohiko jardunari helduta gaur Elgoibarreko IMH Campusean Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren ohiko eta ez-ohiko asanblada orokorrak ospatu dira. Eguneko gai-zerrendan hainbat hizketagai eztabaidatu dira. Hasierako gaiak ez-ohiko deialdiaren baitan izan dira errepide, pista eta trialeko lehiaketa araudien eguneraketak izan dira. Aldaketa nabarmenik gabe, aurreko sasoietan UCI -k eta RFEC -k ezarritako irizpideekin eta ETxF egutegietan dekretu bitartez aplikatutakoa araudira ekarri da. Araudi berritu guztiak eskuragarri izango dira laster ETxFren webgunean.

 

Ohiko deialdiaren baitan aurreko batzordeko akta onartu ostean 2026. urteko kirol egutegien bozkaketa egin da. Behin egutegi hauek onartuta, martxan jartzen da Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren egutegietako eta txapelketetako prestakuntza. Egutegiei erreparatuta 2026ko berritasun nabarmenena Euskadiko BTT Openaren / Euskal Koparen berrindartzean datza. Sasoi berrian sei lasterketa ospatuko dira Hego Euskal Herri osoan zehar, aurreko hamarkada hasierako kopuruetara itzuliz eta beti ere Openaren erreferentzialtasuna itzultzeko helburuarekin lan egiten. Errepideari dagokionez datorren urtean Euskaldun Txapelketa Emakumezkoentzat zein Gizonezkoentzat hartuko du protagonismo nagusia afizionatu mailan. Uda heltzearekin batera afizionatu gizonezkoen Lehendakari Txapelketa lehiatuko dute. Haiekin batera Euskal Herria Txapelketako, Gaztetxoak Txapelketako eta Euskadiko Txapelketetako egutegiak onartu dira.

 

Eztabaidatutako azken hizketa gaia 2026ko lizentzien prezioa eta baldintzak izan dira. Federazioko zuzendaritzak egindako lanari esker 160€ -tan mantenduko da beste urte batez prezioa eta 2025eko baldintza berdinak izango dituzte lizentziaren baitako aseguruek. Baldintzen onarpenarekin txirrindulari federatu guztien oinarrizko tresna eskuragarri dute herritarrek datorren astelehenetik aurrera. Hurrengo egunetan lizentziaren inguruko informazio zehatza zabalduko da kanal honetatik bertatik.