Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOAREN ORGANIGRAMA BERRITUTA

23-KOMAIATZA-KO2025

Legegintaldi berria abiatuta eta denboraldiko unerik garrantzitsuenetan sartzear Euskadiko Txirrindularitza Federazioak bere organigrama berria definitu du. Ander Altuna Lizarragak jarraituko du zuzendaritza teknikoan.

EUSKADIKO-TXIRRINDULARITZA-FEDERAZIOAREN-ORGANIGRAMA-BERRITUTA

(c) ETxF

Raul Mena Rodriguez lehendakari berriz ere izendatu ostean bere ardura nagusia hurrengo lau urteetan federazioan lanean jardungo duen lan taldea osatzea izan da. Aurten lehen aldiz zuzendaritza batzordea hauteskunde zerrendan aurkeztu bazen ere, federazioaren jardun guztia aurrera eramateko ezinbestekoa diren kide guztien izendapena azken asteetan burutu egin da. Jarraitasun asmoa emateko helburua izan du zuzendaritza batzordeak eta horretarako alderdi teknikoak azken urteetan izan dituen emaitza onak errepikatzeko asmoz Ander Altuna Lizarragak jarraituko du lantalde teknikoaren zuzendaritzan. Euskadiko hautatzaile izan ostean hainbat modalitateetan eta mailetan zuzendari teknikoaren ardura hartu zuen Altunak duela 4 urte.

 

Maila eta modalitate bakoitza lantzeko hautatzaile eta ordezkariak ere izendatuak izan dira dagoeneko. David Etxebarria Alkortak errepideko 23 urtez azpiko selekzioaren ardura hartuko du, martxoan zabaldu zen bezala. Junior mailan Onditz Urruzmendi Lizeaga batuko da nesketan Mikel Alonso Oiarbiderekin batera hautatzaile izateko. Kadeteetan Onditz Urruzmendi Lizeaga berak eta Xabier Murgiondo Moyuak jarraituko dute. Eskolartekoen ardura Joseba Gorostiza Abendañok mantenduko du lantaldeko hautatzaile beteranoena izanda. Mendi bizikletan Jon Sarasua Agirrek selekzioko maila guztietako ardura hartu berri du emaitza bikainekin pasa den asteburuan Lizarrako BTT Superprestigioan. Ziklo-krosean Manuel Gonzalez Truebak hautatzaile izaten jarraituko du Javier Ruiz de Larrinagaren irteeraren ostean. Pistan bi hautatzaile izaten jarraituko du Euskadiko Selekzioak Asier Maeztu Bilabeitiak gizonezkoen taldearen ardura mantenduko baitu eta Onditz Urruzmendi Lizeagak aldiz emakumezkoena.

 

Pasa den asteburu honetan Urruzmendik ere bere ardura berria estreinatu du txirrindularitza egokituko hautatzaile gisa. Lantalde teknikoaz haratago Luis Ignacio Irisarrik jarraituko du  ETxFren idazkari nagusi izaten eta Elena del Rio eta Eva Moran idazkariekin batera. Epaileen batzordeko lehendakaria zuzendaritza kidea den Aritz Llinares Nanclaresek izaten jarraituko du eta formakuntza alorrean Iñaki Erdoiza Barua lehendari-orde ohia arituko da kirol lege berria jomugan lanean arduradun gisa. Zuzendari logistikoa Ana Usabiaga Balerdi izango da, komunikazio arduradun gisa Jorge Garcia Gonzalezek jarraituko du eta Santi Uriarte Ariznabarreta eta Ibai Chico Izagirre izango dira errepideko eta ziklo-kroseko federazio ordezkariak.