Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

FEDERAZIOAK 2024KO AURREKONTUAK ONARTU DITU

15-KOOTSAILA-KO2024

Gaur Elgoibarreko IMH Campusean ospatutako asanblada orokorrean 2023ko kontuan eta 2024ko aurrekontuak onartzearekin batera ETxFren 2024-2027 Berdintasun Plana eta errepideko araudiaren aldaketak onartu dira.

FEDERAZIOAK-2024KO-AURREKONTUAK-ONARTU-DITU

(c) Euskadiko Txirrindularitza Federazioa

Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren osasun egoera ona berretsi du federazioaren asanblada orokorrak gaur arratsaldean aurreko urteko kontuan onartuta eta aurtengo aurrekontuari argi berdea emanez. Federazioak iaz ia 100.000€ -ko irabaziak izan zituen azken urteetan egin den plan ekonomiko estuari esker eta legegintaldi honetan lortu diren babesle pribatuen ekarpenei esker. Horrela 2024ko aurrekontuan osasun ekonomiko hau bideratu da eta %5,7 -ko igoera aurkeztu da 2023ko kontuei dagokionez.

 

Elgoibarren gaur, ohiko asanblada ekonomikoa hasi aurretik ez-ohiko asanblada ospatu da errepideko araudien aldaketa bozkatzeko. Asanbladak zuzendaritza batzordeak proposatutako aldaketei aurrera bidea argitu die eta baita hainbat teknikari eta klubek onartutakoari ere. Horrela, aldaketa nagusi bezala, denboraldi honetatik aurrera kadete eta junior mailako ETxFk antolatutako txapelketen lasterketetan taldeen arteko entzungailuak erabili ahal izango dira. Beste aldaketak zigor eta isun taulen kopuruen doikuntzei eragin diete.

 

Asanblada amaitzeko iaz Euskara Planaren onarpenarekin euskararen alde egindako aurrerapausua errepikatu du Euskadiko Txirrindularitza Federazioak. Kasu honetan asanbladak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko apostua egin du eta 2024-2027 ETxFren Gizon eta Emakumeen Berdintasun Plana onartu egin du.

 

Asanblada amaituta Raul Mena Rodriguez lehendakaria pozik azaldu da: “Seguraski hau nire azken asanblada izan da lehendakari bezala, hurrengoan hauteskundeak egokituko direlako eta bereziki pozik nago urteotan egindako bidea burutu edo burutzear gaudelako. Aurrekontu errealista izatea izan da beti nire helburua, federazioak behar zuen modernazazioarekin bat eginez. Aurten irabaziak eduki izanak aurreko urteetan izandako emaitzak orekatu egiten ditu eta federazioaren osasun ekonomikoa bermatuta dagoela berresten du.”