Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

FEDERA ZAITEZ EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOAREKIN

27-KOABENDUA-KO2023

Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Asanblada Orokorrak 2024ko lizentzia onartu ostean dagoeneko tramitazioa irekita dago.

FEDERA-ZAITEZ-EUSKADIKO-TXIRRINDULARITZA-FEDERAZIOAREKIN

(c) ETXF

Dagoeneko irekita dago 2024ko txirrindularitza lizentzia tramitatzeko aukera. Denboraldi berrian prezioari eustea lortu du Euskadiko Txirrindularitza Federazioak eta hirugarren urtez jarraian 160€ -tan mantenduko da. Raul Mena Rodriguez ETxF lehendakariaren hitzetan, “lorpen handia da prezioari eustea inflazio testuingurua kontuan hartuta eta etengabeko KPIaren igoerarekin.” Lizentziak alde batetik ETxF, lurralde federazioetako eta RFEC -en tasak barne izateaz gain, premium asegurua eskaintzen die federatu guztiei.

 

Aseguru honetan, prezio berdinean 14 urtetik gorako lizentziadun guztientzat, osasun-laguntza mugagabea eskaintzen du mundu osoan, 18 hilabetera arte. Zorigaitz handieneko kasuetan aseguruak 24.000€ eskaintzen ditu erabateko baliaezintasun iraunkorra eragiten duten ezbeharretan eta 18.000€ heriotza kasuetan, bi kasuetan hirugarren batek esku hartzen badu ala ez.

 

Lizentziaren baitan ere Europar Batasunerako eta Andorrarako baliogarria den ardura zibileko asegurua dugu. Aseguru honek 1.200.000€ arteko estaldura du, ezbehar bakoitzeko txirrindulari eta lizentziadun guztietan eta baita espezialitate guztietako lasterketa antolatzaile guztientzat ere.

 

Lizentzia tramitazioa lurralde federazioen bitartez egingo da. Baldintza guztiak webgune honetan kontsulta daitezke, “Aseguruak” atalean.

ARGAZKI GALERIA

FEDERA ZAITEZ EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOAREKIN
FEDERA ZAITEZ EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOAREKIN