Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKAL EGUTEGIAREN ALDARRIA: 14 EUSKOTAR TXIRRINDULARI MUNDUKO TXAPELKETETAN

04-KOABUZTUA-KO2023

Aurten lehen aldiz UCIk modalitate ezberdinetako Munduko Txapelketa bateratuak antolatu ditu, Eskozian. Bertara 14 euskotar txirrindulari joango dira, 10 gipuzkoar, 3 arabar eta bizkaitar bat.

EUSKAL-EGUTEGIAREN-ALDARRIA-14-EUSKOTAR-TXIRRINDULARI-MUNDUKO-TXAPELKETETAN

(c) ETxF

Aukera ezinhobea dira Munduko Txapelketa berri hauek konturatzeko euskal egutegiaren garrantziaz. Eskozian euskal selekziorik egongo ez den arren, 14 euskal ordezkari izango dira bertan 3 modalitate ezberdinetan. Txirrindulari guzti hauek, aberriaz gain aman komuneko beste ezaugarri bat dute, Euskal Herriko lasterketetan hezituak izan dira eta batzuk gaur egun mundu mailako erreferenteak dira.

 

Horrela Munduko Txapeldun izandako Irene Caminos Yarza edota Julen Saenz de Ormijanak haien lehenengo pausuak trialean Euskadiko Open ohian eman zituzten. Pistako txirrindulariei dagokionez, denak, salbuespenik gabe, Anoetako neguko txallengean hasi ziren belodromoan. Horren ostean bai Tania Calvo Barberok, bai Ekain Jimenez Elizondok, bai Eukene Larrarte Arteagak eta baita Ziortza Isasi Cristobalek nazioartean emaitza bikainak lortu izan dituzte eta Europa eta Munduko Txapelketetan parte hartu.

 

Errepidean Izagirrek, Santestebanek, Aranburuk mundu mailako sona lortu dute azken urteetan baina haien hasierak Euskal Herri osoko egutegiko lasterketetan izan ziren. Horrela jarraitzen dute bidea gaur egun junior mailan arituko diren Markel Beloki Fernandez eta Ayala Serrano Manso.

 

Emaitzetaz haratago, euskal txirrindularitzarentzat 14 euskotar Munduko Txapelketa hain berezi hauetan lorpen handia da eta gure oinarri guztiaren jardun bikaina aldarrikatzen du. Aldi berean, gure egutegiaren garrantziaz jabetzeko eta hau altxor kuttun bezala babesteko aldarrikapen argia egingo dute Glasgowen izango diren euskaldun guztiek.

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL EGUTEGIAREN ALDARRIA: 14 EUSKOTAR TXIRRINDULARI MUNDUKO TXAPELKETETAN