Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

MANUFACTURAS GES -EN ETA EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOAREN ARTEKO AKORDIOA

07-KOMARTXOA-KO2023

Manufacturas GES enpresak Euskadiko Txirrindularitza Federazioarekin bat egiten du, Euskadiko Selekzioaren hornitzaile tekniko bezala. Akordio honi esker selekzioko kideek enpresa ermuarraren produktuetaz gozatu ahal izango dute.

MANUFACTURAS-GES--EN-ETA-EUSKADIKO-TXIRRINDULARITZA-FEDERAZIOAREN-ARTEKO-AKORDIOA

ETxFko eta Manufacturas GESeko ordezkariak akordioa adosten.

Hornitzaile tekniko bikaina gehitu du azken egunotan Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, Manufacturas GES enpresa ermuarra. Enpresa honek Euskal Herriko eta kanpoko hainbat taldeekin eta eskolekin kolaboratzen du materialez hornituz eta orain Euskadiko Selekzioarekin lan egingo du. Akordioari esker selekzioko kide guztiek enpresak utzitako materialaz gozatu ahal izango dute.

Manufacturas GESek Euskadiko Selekzioaren esku tubularrak, gurpil-azalak, kamera eta bestelako osagarriak utziko ditu. Produktu hauek TUFO txekiar markakoak izango dira, punta-puntako produktuak beraz euskal txirrindularientzat.

Raul Mena Rodriguez ETxFko lehendakariaren hitzetan: “Albiste ona da horrelako hornitzale tekniko bat izatea. Punta puntako produktuak helarazi dizkigute Euskadiko Selekzio guztientzat. Horrela maila guztietako txirrindulariek Manufacturas GESen produktuak ezagutu eta gozatu ahal izango dituzte.”

 

Manufacturas GES enpresa oso pozik agertu da akordioa sinatu ostean. “Guretzat, Euskadiko txirrindularitza federazioarekin elkarlanean ibiltzea plazer bat da, txirrindularitza betidanik grinaz bizi izan dugu eta gure harrobia laguntzea bezalakorik ez dago.”