11-KOIRAILA-KO2025
(c) RFEC
Helburuak aski eta soberan beteta itzuli da etxera Euskadiko Selekzioa Valentzian lehiatutako pista txapelketetatik. Valentziara bidaiatutako bi ordezkariek lehiatutako lau txapelketatik hiruetan gailendu dira. Oskar Higera Rodriguezek bitik bi egin zuen Kilometroan eta 200 metrotako Abiadura Proban gailenduta. Marka ona ezarri zuen Higerak kilometro proban 1’12”328 denborarekin, bigarren postua 5”2 -tara utziz. Abiadura proban ere nagusitasunarekin gailendu zen Euskadiko Selekzioko ordezkaria 11”746 marka ezarrita segundu t’erdiko diferentziarekin zilarrarekiko. Ander Albizu Urrestik urrea lortu zuen Kanporaketa proban lasterketa ona burutu ostean. Igandean txapelketak ixteko ez zen gai izan Scratchean emaitza berdintzeko eta zortzigarren postuan amaitu zuen.
Txirrindularitza egokituko bi ordezkariekin batera hainbat euskaldun aritu ziren Valentziako txapelketetan. Beñat Garaiar Pikabeak urrea jantzi zuen 23 urtez azpikoen kilometro proban, brontzezko domina jantzita elite mailan. Bakarkako jazarpenean Garaiarrek maila aparta eskaini zuen baita elite mailako brontzea jantzita baita. Domin berdina eskuratu zuen ere Ziortza Isasi Cristobalek bakarkako jazarpenean, elite mailako hirugarren postua eskuratuta. Txapelketa absolutuen emaitzen artean goraipatzekoa batez ere Izaro Etxarri Aranbururen errendimendua izan zen. Oraindik ere junior mailako txirrindularia dena lehenengo txapelketak lehiatu zituen maila gorenean emaitza bikainak lortuta. Junior izanagatik ere 23 urtez azpiko txirrindulari gisa aritu zen adunarra eta maila horretan bi urre jantzi zituen, puntuaketan eta kilometro proban. Azken honetan gainera podium absolutua zapaldu zuen hirugarren postua lortuta.
PISTA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA
FEDERAZIOA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA