02-KOIRAILA-KO2025
(c) ETXF
Udako azken txanpan sartuta izango du Euskadiko Selekzioak sasoiko azken erronka. Larunbatean eta igandean txirrindulari egokituek estatuko pista txapelketak lehiatuko dituzte Valentzian. Aurten ere txirrindulari egokituek elite eta 23 urtez azpiko mailako txirrindulariekin partekatuko dute txapelketa. Euskadiko Selekzioak hiru txirrindulari eramango ditu Valentzian lehiatzera, MC5 mailako Ander Albizu Urresti, MC2 mailako Markel Alonso Cardama eta MC4 mailako Oskar Higera Rodriguez.
Urte t’erdi pasa da iazko otsailean lehiatutako azken pista txapelketetatik. Garai horretan, Galapagarren, Euskadiko Selekzioko kide guztiek dominak bereganatu zituzten. Oskar Higera Rodriguez omniumean, kilometro proban eta Scratchean urreak lortu zituen eta Ander Albizu Urresti lehenengoa izan zen bakarkako jazarpenean eta scratchean.
Larunbatean eta igandean arituko dira Euskadiko Selekzioko kideak lau txapelketa lehiatzeko. Larunbata hasteko Markel Alonso eta Oskar Higuera, 11h35tan, abiadura probak lehiatuko dituzte, 200 metroak. Ander Albizuk eta Markel Alonsok 18h30tan izango dituzte kanporaketa lasterketak. Hurrengo egunean beste bi proba lehiatuko dituzte euskaldunek. Goizeko 8h30tan Markel Alonsok eta Oskar Higerak kilometro proba lehiatuko dute eta 14h20tatik aurrera Markel Alonsok eta Ander Albizuk txapelketei itxiera emango diete txapelketei Scratch -arekin. Markel Alonsok lau proba lehiatuko dituenez Omniumaren lehian arituko da baita.
PISTA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA
FEDERAZIOA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA