05-KOOTSAILA-KO2025
(c) ETXF
Interesatutakoen esku dago 2025eko txirrindularitza lizentzia tramitatzeko aukera. Denboraldi berrian, hirugarren urtez jarraian, prezioari eustea lortu du Euskadiko Txirrindularitza Federazioak eta 160€ -tan mantenduko da lizentzia. Lizentziak alde batetik ETxF, lurralde federazioetako eta RFEC -en tasak barne ditu eta beste alde batetik, premium asegurua eskaintzen die federatu guztiei.
Aseguru honetan, prezio berdinean 14 urtetik gorako lizentziadun guztientzat, osasun-laguntza mugagabea eskaintzen du mundu osoan, 18 hilabetera arte. Zorigaitz handieneko kasuetan aseguruak 24.000€ eskaintzen ditu erabateko baliaezintasun iraunkorra eragiten duten ezbeharretan eta 18.000€ heriotza kasuetan, bi kasuetan hirugarren batek esku hartzen badu ala ez.
Lizentziaren baitan ere Europar Batasunerako eta Andorrarako baliogarria den ardura zibileko asegurua dugu. Aseguru honek 1.200.000€ arteko estaldura du, ezbehar bakoitzeko txirrindulari eta lizentziadun guztietan eta baita espezialitate guztietako lasterketa antolatzaile guztientzat ere.
Lizentzia tramitazioa lurralde federazioen bitartez egingo da. Baldintza guztiak webgune honetan kontsulta daitezke, “Aseguruak” atalean.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA