05-KOURTARRILA-KO2026
(c) ETxF
Indarrak eta esfortzuak biderkatuko ditu Euskadiko Selekzioak hurrengo egunetan eta interes arreta Illes Balearsetatik eta Taranconetik iritsiko da. Ostirala eta igandea bitartean hamasei probetan arituko baitira euskal txirrindulariak lehian. Ostiralean Tarancongo zirkuituak ziklo-kros txapelketetako abiada hartuko du talde erreleboaren lehiarekin, arratsaldeko 15h45tatik aurrera. Bertan Euskadiko Selekzioko seikoteak hurrengo txirrindulariek osatuko dute: Nahia Arana Quintanilla, Irati Aranguren Carbaieda, Unax Galan Cortazar, Mirari Gotxi Olartekoetxea, Aner Irizar Rodriguez eta Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Alda.
Larunbatean bi adarrek protagonismoa hartuko dute, goizeko 10h30tatik aurrera kadeteak eta juniorrak Omniuma lehiatzen hasiko dira Scratch probekin. Jarraian 12h05etan Tenpo probak lehiatuko dira Illes Balears Belodromoan. Tenpoa lehiatu bitartean Riánsareseko zirkuituan kadeteen lehia hasiko da, neskekin lehenengo 12h30tan eta gero mutilak 13h50tan. Taranconen eguna borobiltzeko 14h45tan 23 urtez azpiko gizonezkoen lasterketa lehiatuko da. Larunbat arratsaldean Omniumaren garaileak ezagutuko ditugu. Horretarako 15h00tatik aurrera Kanporaketa probak lehiatuko dira eta 17h30tatik aurrera Puntuaketa proba erabakigarrien txanda izango da. Asteburua ixteko igande goizak proba erabakigarriak hartuko ditu. Taranconen lehia goizeko 9h00tan hasiko da junior neskekin eta jarraian 10h20tan junior mutilak abiatuko dira. Ia ordu berdinean, 10h30tan, Madison txapelketen lehia hasiko da Mallorcan, lehenengo kadete neskekin, jarraian kadete mutilekin (10h55), hirugarrenak lehian junior neskak izango dira (11h25) eta azkenekoak junior mutilak izango dira (11h55). Horrekin batera open mailako hainbat bikotek Euskadiko Selekzioaren koloreekin arituko dira lehian.
Erronka erraldoi honi aurre egiteko 35 txirrindulariek jantziko dute Euskadiko Selekzioaren maillota. Taranconen 21 txirrindulari arituko dira, hamar kadete, zazpi junior eta 23 urtez azpiko lau txirrindulari. Kadeteak izango dira: June del Teso Olaizola (JRG, 2010); Amets Fernandez Barado (SIM, 2010); Danel Garaizabal Mugika (BES, 2010); Telmo Hernandez Totorika (CFO, 2011); Enaitz Iraolagoitia Urkizu (BES, 2010); Aimar Irizar Perez de Arenaza (ULM, 2010); Maider Lorenzo Alonso (OCC, 2010); Alain Perez Rincon (MIB, 2011); Naiara Saez de Jauregi Vea-Murgia (RPK, 2010); Noa Vega Bilbao (BAQ, 2010). Junior mailako zazpi txirrindulariak izango dira: Eñaut Bilbao Arriaga (F2I, 2008); Mirari Gotxi Olartekoetxea (BER, 2008); Aner Irizar Rodriguez (ALI, 2008); Laia Lera Gil (EIM, 2009); Aitor Murguzur Diaz de Monasterioguren (ULM, 2009); Jokin Pozo Puy (JRG, 2008) eta Maddi Saizar Saralegi (ZKL, 2009). Azkenik 23 urtez azpiko lau txirrindulariek osatuko dute Euskadiko Selekzioa: Nahia Arana Quintanilla (EIM, 2005); Irati Aranguren Carbaieda (AND, 2007); Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Alda (CJA, 2003) eta Unax Galan Cortazar (EIM, 2006).
Mallorcan aldiz 14 txirrindulariek ordezkatuko dute Euskadi. Junior mailako Axular Aldazabal Urien (CFO, 2008); Haitzart Izagirre Artolazabal (LIM, 2009); Maialen Narbona Bilbao (OPG, 2009); Urko Nazabal Elola (LIM, 2008); Naxara Odriozola Lekuona (MIR, 2009) eta Eneko Ugartemendia Parra (GTO; 2008). Kadeteetan sei ordezkari izango ditu Euskadiko Selekzioak: Daniel Diaz Bejarano (DMQ, 2011); Xuban Gorroño Gerenabarrena (CFO; 2010); Xabat Martin Mariezkurrena (AND, 2010); Eneko Ruiz Ibañez (PGA, 2010) Laia Sagarduy Erzilla (RPK, 2010) eta Malen Yurrita Blanco (ZKL, 2010). Harrobi mailetaz gain Urko Vidal Mendiak (EIS, 2005) Euskadiko Selekzioko koloreekin parte hartuko du Omniumean eta Madison proban Ibon Diaz de Andresekin (PER, 2003) bat egingo du.
FEDERAZIOA
PISTA
BTT
BTT
ERREPIDEA
ERREPIDEA