Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

2022 DENBORALDIAREN BALORAZIOA

13-KOURRIA-KO2022

Modalitate guztietako denboraldia amaituta eta ziklokros denboraldi berria dagoeneko martxan, urtean zehar lortutako emaitzen balorazioa egiteko unea iritsi da.

2022-DENBORALDIAREN-BALORAZIOA

Euskadiko U23 Errepideko Gizonezkoen Selekzioa.

Urtea ziklokros txapelketekin hasi zuen Euskadiko Selekzioak. Xativan taldekako brontzezko domina lortzeaz gain Maria Modenesek eta Hodei Muñozek brontzezko domina lortu zuten baita ere. Aipatu ere Iñaki Guarestik lortutako laugarren postuan lasterketa osoan garaipenaren leihan egon ostean. Txapelketetatik haratago aipatzekoa da Javier Ruiz de Larrinaga hautatzaile berriarekin batera Munduko Kopara egindako bi irteerak.

 

Pistari dagokionez nazioarteko emaitza bikainak lortu dituzte euskal txirrindulariek. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioari aipamen berezia egin behar zaio euskal egutegia sustatzeko egiten duen esfortzuagatik, Neguko Koparekin. Euskadiko Selekzioak ere esfortzua egin du nazioarteko esperientzia eskuratzeko Anadiara egindako bi irteerekin. Espainiako Txapelketetan hainbat txapelketa eta domin eskuratu dituzte euskaldunek. Aipatu batez ere Tania Calvoren eta Naia Amondarainen txapelketak Mallorcan eta Urko Vidalek (Kanporaketa) eta Beñat Garaiarrek (Bakarkako Jazarpena) Galapagarren eskuratu zituztenak. Emaitza bikain on horiei esker Garaiar eta Vidal Anadian izan ziren Europako Junior Txapelketetan eta Tel Aviven Munduko Junior Txapelketetan, emaitza bikainak lortuz.

 

Mendi-Bizikletan bai federazioak hobetzeko beharra ikusten duela. Egutegia indartsu mantentzen den arren Euskadiko BTT Openarekin, Caja Rural Koparekin eta Green Seriesekin, kanpora begira jarrita estatuko txapelketetan eta kanpoko lasterketetan emaitza onak lortzea kostatzen zaie euskaldunei. Aurten hainbat teknifikazio saio egin dira gazteenekin eta federazioaren helburua da belaunaldi gazteak lan horretan jarraitzea etorkizunean emaitza onak lortzeko.

 

Errepideari dagokionez hainbat emaitza bikain lortu dituzte euskaldunek. Euskadiko Selekzioari dagokionez kadete eta junior gizonezkoek kanpora irten dira euskal txirrindularien maila eta esperientzia hobetu aldera. Horrela kadeteek Pallafrugelleko bi klasikoetan parte hartu zuten maiatzean eta juniorrek UCI mailako Bernaudeau Klasikoan eta Nafarroako Klasikoan parte hartu zuten. Espainiako Txapelketetan emaitzak bikainak izan ziren. Joseba Lopezek, Eneritz Vadillok (ITT) eta Yago Agirrek txapelketa eskuratu zuten Mallorcan eta Valladoliden. Hortaz gain kadete nesken selekzioak taldekako erlojupekoan urrea lortu zuen ere bai eta Izaro Etxarri zilarrezko domina lortu zuen errepidean.

 

Arrakasta ere errepidean profesionaletara pasatuko diren euskaldunekin. Txirrindulari profesionalak lortzea da federazioaren jardun osoaren ardatzetako bat. Aurten dagoeneko Xabier Berasategiren eta Joseba Lopezen jauziak konfirmatu dira eta hurrengo asteetan beste hiru-lau txirrindulariren jauzia espero da.

ARGAZKI GALERIA

2022 DENBORALDIAREN BALORAZIOA