Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ETXF -K ETA EUSKADIKO DECATHLON DENDEK LANKIDETZA AKORDIO BAT SINATU DUTE 2022KO DENBORALDIRAKO

17-KOOTSAILA-KO2022

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak eta enpresaren Euskadiko dendek lankidetza bat sinatu dute txirrindularitza irisgarriagoa egiteko, eredu sustengarri batean, ahal bezain pertsona gehiagorengana.

ETXF--K-ETA-EUSKADIKO-DECATHLON-DENDEK-LANKIDETZA-AKORDIO-BAT-SINATU-DUTE-2022KO-DENBORALDIRAKO

(c) ETXF

Aurreko abenduan, Euskadiko Txirrindularitza Federazioak eta Euskadiko Decathlon dendek lankidetza akordio bat sinatu zuten 2022 denboraldi osorako. Modu honetan, kirol materialeko banaketa enpresa arduratuko da ekipamendu ofiziala eskaintzeaz ETXFk urte osoan zehar antolatzen dituen txapelketa eta lasterketetan.

 

Lankidetza honen bitartez, Euskadiko Decathlon lantaldeak txirrindularitza zale guztiei kirola hurbiltzen jarraitzen du, euren esku 2022ko arropa ofiziala jarriz bai denda fisikoetan (Decathlon Durango, Decathlon Capitol, Decathlon Barakaldo-Megapark, Decathlon Berango, Decathlon Donostia-San Sebastian, Decathlon Irun eta Decathlon Vitoria-Gasteiz), eta baita online dendan. Euskadiko Selekzioaren arropa ofiziala osatzen duten produktuek (maillota eta cullotea) goi mailako materialekin diseinatuta daude eta edozein txirrindulariren beharrekin bat egiteko prest.

 

Txirrindularitza gure DNAren baitan dago eta euskal txirrindulari onenek euren soinean gure marka eramatea euren leihaketetan harrotasunerako arrazoia da. Gainera gure produktuak kalitate handiagorekin diseinatzeko balioko digu, ETXFri esker gure produktuak hainbat leihaketa eta txapelketetan probatuko baitira” aipatu du Carlos Gomezek, Decathlon Euskadiko lurralde zuzendariak.

 

Beste aldetik, Raul Menak, ETXFko lehendakariak gehitu du: “gure erakundearentzat oso garrantzitsua da mundu mailako kirol materialeko banaketa enpresa nagusiak euskal txirrindularitzan konfidantza izatea bere marka indartzeko. Ohore bat da gure txirrindulariak Decathlonek janztea eta espero dugu urte askotan elkarrekin jarraitzea gure kirolaren garapenerako eta arrakastarako.”

 

Azken urteetan, txirrindularitza indartu egin da gure inguruko kirol praktikatuenen artean kirol modalitate ezberdinekin: errepidea, mendi-bizikleta, ziklokrosa, pista, BMX, triala, etab. Horren adibide dira Euskadiko Txirrindularitza Federazioak biltzen dituen 8.000 lizentzia baino gehiago.

ARGAZKI GALERIA

ETXF -K ETA EUSKADIKO DECATHLON DENDEK LANKIDETZA AKORDIO BAT SINATU DUTE 2022KO DENBORALDIRAKO
ETXF -K ETA EUSKADIKO DECATHLON DENDEK LANKIDETZA AKORDIO BAT SINATU DUTE 2022KO DENBORALDIRAKO
ETXF -K ETA EUSKADIKO DECATHLON DENDEK LANKIDETZA AKORDIO BAT SINATU DUTE 2022KO DENBORALDIRAKO