Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

HAIMAR ETXEBERRIA HIRUGARREN KANBON

04-KOOTSAILA-KO2024

Euskadiko Selekzioak emaitza onak lortu ditu Essor Basqueko lehenengo asteburuan. Haimar Etxeberria Ansalas bederitzagarren izan da Tarnosen eta hirugarren Kanbon.

HAIMAR-ETXEBERRIA-HIRUGARREN-KANBON

Haimar Etxeberria Ansalas bigarren eguneko ihesaldian. (c) Martin Early.

Errepide denboraldia hasi da Euskadiko Selekzioarentzat. Euskal Herriko lehenengo lasterketak lehenengo sentsazioak hartzeko balio izan du bi egun oso azkarren ostean. Ohi bezala lehenengo lasterketak Bokale eta Tarnose (Landak) lotu zituen Lapurdi iparraldea zeharkatuz. Lehenengo bost kilometroetan osatu zen eguneko ihesaldia eta ihesitako txirrindularien lanak eta tropelaren konformismoak bat egitean errenta 3’30” iristea ahalbidetu zuen. Errenta goiak jo zuenean tropelak ez zuen erreakzionatzen jakin eta 1’30”raino jaistea lortu bazuten ere, aurreko gizonek lortu zuten garaipena. Ihesaldikoen sprintean Ilan Larmet (DIN) gailendu zen eta tropelean Haimar Etxeberria Ansalasek bederitzagarren sailkatzea lortu zuen.

 

Bigarren egunean, ibilbide gogorragoarekin lasterketa mugituagoa espero zen. Zuraideko mendatea bost aldiz igota eta eguneko zirkuituak zituen hainbat igoera gaindituta itzuli bakoitzean tropelaren jarrera proaktiboagoa espero zen. Horrela izan zen eta hasieratik etengabeak izan baziren ere ihesaldi saiaerak 40. kilometrora arte ez zen ihesaldia osatu. Parte hartzaile guztiek ihesaldian sartzeko asmo handia zutela argi geratu zen lasterketa buruko taldea 27 txirrindulariz osatu zenean, tartean Haimar Etxeberria Ansalas zegoela Euskadiko Selekzioa ordezkatzen. Atzean, txirrindulari gehiagok aurrera egitea nahi zutenez errentak ez zuen inoiz minutu t’erdia gainditu. Azken itzulian sartzean errenta bost segundu eskasekoa zen eta dagoeneko lasterketa buruko taldea asko murriztuta zegoen, 6 txirrindulari izateraino. Itzuli irratia ihesaldia harrapatuta zegoela esatear zegoenean Haimar Etxeberria lanean hasi zen, berriz ere ihesaldia bultzatu nahian eta etengabeko igoerek lagun egun zioten irundarrari eta berriz ere errenta 40 segundutara altxatu zen. Tropelean, aurreko egunean bezala, inorrek ez zuen asmatu 40 segundu horiek berreskuratzen eta ihesaldia Arnagako azken igoerara 30 segunduko aldearekin iritsi zen. Arnagan Etxeberriak erasoa jo zuen baina ez zuen lortu inor aldetzea eta Kanboko sprintean Gari Lagnet (DIJ) baionarra izan zen azkarrena Tom Mainguenaud (CRE) eta Haimar Etxeberria Ansalasen aurretik.

 

Helmugan Etxeberriak Euskadiko Selekzioaren laguntza eskertu zuen Essor Basquera etortzeko: “Ihesaldiak aukerak izango zituelakoan atera gara eta horrela izan gara. Hasieran talde handi bat osatu da, ni hor indartsu sentitzen nintzen eta igoeretan erasoak jo ditut taldea txiki arte. Atzo bederatzigarren postua lortu nuen, gaur hirugarrena beraz urte hasiera ona izan dugu Essor Basquen.”