Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ESPEROTAKO EMAITZIK GABE

27-KOMARTXOA-KO2023

Aurreko urtean lortutako domin sortatik urrun itzuli da etxera Euskadiko Selekzioa. Emaitza positiboenak neska kadeteek eman dituzte Izaro Etxarrik brontzezko domina Omniumean eta Madisonean Irati Mitxelenarekin batera zilarrezko domina lortu ostean.

ESPEROTAKO-EMAITZIK-GABE

(c) Martin Early

Ez du esperotako asteburua izan Mallorcan Euskadiko Selekzioak. Larunbatean, martxoak 25ean Omnnium probetan Izaro Etxarrik hirugarren postua eskuratu zuen kadete nesketan. Scratch lasterketan apal hasi bazen ere, Tenpo eta Kanporaketa lasterketak irabazi zituen Izarok eta Puntuaketan hirugarren izan zen. Irati Mitxelenak hamargarren postua eskuratu zuen. Gainerako kategorietan aipagarriena Izaro Oliveira Alberdiren laugarren postua izan zen oso erregularra izanda amaierara arte eta podiumetik 10 puntutara geratuz.

Igandean Madison lasterketak ospatu ziren. Bertan berriz ere kadete neskak izan ziren selekzioaren onenak. Izaro-Irati bikoteak zilarrezko domina lortu zuen. Izaro Etxarri oso indartsu izan zen lasterketa osoan zehar eta Iratik bikain lagunduta domina eskuratu zuten. Beste kategorietan hiru laugarren postu lortu zituzten txirrindulariek. Kadete mutiletan zorigaitzak eragin zuen Unai Moran Aranzabal eroriko baten ostean kaltetuta ateratzea eta Eñaut Urkaregi Sanzek sprintak irabazi bazituen ere, ezin izan zuten podiumagatik leihatu.

 

Juniorretan lasterketa hasieran hiru bikotek itzulia irabazi zuten eta euskaldunek ezin izan zuten bertan egon, beraz podiumetik kanpo geratu ziren hasiera-hasieratik. Maila gorenean, 23 urtez azpikoetan, Telmo Senperena Oiartzabal eta Jaime Romero Villanueva azken unera arte leihan izan ziren. Azken sprintera lau bikote puntu bakarragatik bananduta iritsi ziren, euskaldunak tarteko. Sprintean Telmo Senperenak ezin izan zituen aurkariak gainditu eta laugarren postuarekin geratu zen bikote euskalduna.

ARGAZKI GALERIA

ESPEROTAKO EMAITZIK GABE
ESPEROTAKO EMAITZIK GABE
ESPEROTAKO EMAITZIK GABE
ESPEROTAKO EMAITZIK GABE
ESPEROTAKO EMAITZIK GABE
ESPEROTAKO EMAITZIK GABE
ESPEROTAKO EMAITZIK GABE