TAFALLARA TALDE BAT IZATEKO HELBURUAREKIN

09-KOEKAINA-KO2022

Euskadiko Junior Selekzioak igandean Nafarroa Klasikoan parte hartuko du. NTxFk Tafallan antolatutako nazioarte mailako lasterketak partaidetza bikaina izanen du. Selekzioaren helburua estatuko txapelketei begira talde bezala indartzea izanen da.

TAFALLARA-TALDE-BAT-IZATEKO-HELBURUAREKIN

Nafarroa Klasikoa igandean ospatuko da Tafallan.

Euskal Herriko junior gizonezkoek asteburu garrantzitsua dute honakoa. Larunbatean Gasteizen Araba Klasikoa leihatuko da, Espainiako Junior Gizonezkoen Koparako baliogarria. Bertan Espainiako Kopako taldeetaz gain, Euskadiko talde ugarik parte hartuko dute Eguzkilore T.E.aren antolakuntzari esker. Igandean aldiz Tafallan Nafarroako talde guztietaz gain, Euskal Herriko lau selekziok parte hartuko dute (Nafarroa, Euskadi, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) eta Frantziatik zein Espainiatik etorritako talde ugari.

 

Euskadiko Selekzioari dagokionez zortzi txirrindulariekin parte hartuko du Nafarroako Klasikoan. Bertan izango dira Imanol Aceña, Yago Agirre, Unax Errasti, Aimar Madina, Unax Olano, Mikel Arrasate, Aimar Galdos eta Marcos Merino. Tafallan txirrindulariek 115 kilometro gainditu beharko dituzte hainbat gune teknikoekin. Artaxoako, Olletako eta Tirapuko mendateetaz gain, sterrato eremuak eta Artaxoako gune historikoaren harbidea igoera izango dituzte.

 

Mikel Alonso hautatzailearen izenean: “Gure helburua selekzio bezala lanean egiten ikastea da. Hemendik 3 astetara Valladoliden estatuko txapelketak ospatuko dira eta gure helburua txapelketa irabaztea izango da. Horretarako aukera ezinhobea dugu Tafallan, beraz eskerrik asko eman nahi dizkiot antolakuntzari maila honetako lasterketa aurrera ateratzeagatik eta gu gonbidatzeagatik. Oso garrantzitsua da Euskadiko Selekzioarentzat horrelako lasterketetatan egotea eta saiatuko gara ahalik eta ondoen egiten. Txirrindulariak indartsu datoz eta aukera hau baliatuko dugu talde dinamikak lantzeko txapelketei begira.”

ARGAZKI GALERIA

TAFALLARA TALDE BAT IZATEKO HELBURUAREKIN