Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EGUBERRIETAKO ESPERIENTZIA 'MAGIKOA' FLANDRIAN

24-KOABENDUA-KO2023

Antwerpeneko Munduko Ziklo-Kros Kopan aritu ziren atzo Euskadiko Selekzioko txirrindulariak. Ziklo-Krosa kultura den herrialdean duintasunez defendatu ziren euskal txirrindulariak.

EGUBERRIETAKO-ESPERIENTZIA-MAGIKOA-FLANDRIAN

Hodei Muñoz Gabiña junior mutilen lasterketaren leihan. (c) Direct Velo

Munduko Kopako zirkuitu erreferenteetako batean leihatu ziren atzo Euskadiko Selekzioko txirrindulariak. Antwerpeneko zirkuituak ikuskizun itzela eskaini zuen maila guztietan eta zaletu gehienek Van der Poel, Van Aert eta Isebyrt eta Van Empel eta Brand -en arteko leihan atentzioa jarri zuten arren, euskal txirrindulariak junior eta 23 urtez azpikoen lasterketetan leihatu ziren.

 

Goiza junior mutilekin hasi zen. Lehenengo lasterketan Hodei Muñoz Gabiñak ondo baliatu zuen bere irteera postu ona -12.a- eta hasierako itzulitik top30ean sartzeko borrokan izan zen. Lehenengo itzulian top20aren baitan izan zen arren, postuak galtzen hasi zen eta 34. posturaino jaitsi zen. Indarrak gordez azken itzulirako postuak berreskuratzea lortu zuen luiaondoarrak eta 30. postuan amaitzea lortu zuen.

 

Junior nesken lasterketan Irati Aranguren Carbaieda eta Maier Olano Arozena izan ziren euskal ordezkariak. Aranguren ondo kokatuta irten zen arren eroriko batek lehenengo itzulian postuak galtzea eragin zion. Olanok aldiz bere nazioarteko lehenengo esperientzian lan handia egin zuen moldatzen ez zitzaion zirkuitu gogor bati moldatzeko. Helmugan Aranguren 35. sailkatu zen eta Olano 45. postuan sartu zen.

 

Antwerpeneko zirkuitua euskal zirkuituekin alderatuta oso ezberdina zen eta horrek euskal txirrindularien gabeziak nabarmendu zituen. Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Aldarentzat bere lehenengo esperientzia izan zen estatutik kanpo leihatzen. Ruiz de Arkautek urruti du Munduko Txapelketetarako txartela lortzea baina Javier Ruiz de Larrinaga Ibañezen apostua da hurrengo urteetara begira esperientzia pilatzen joan daitezela euskal txirrindulariak. Erronka handiagoei aurre egin beharko diotenean esperientzia hauek ezinbesteko oinarri izango baitira.

 

Ruiz de Larrinaga hola mintzatu zen lasterketak amaitu ostean: “Flandriako zirkuituak ez dira guk ezagutzen ditugun bezalakoak eta kontuan hartuta gabon garaian partaidetza maila ikaragarri handiak daudela maila guztietan oso zaila da emaitzak eskuratzea. Hodeiek lortu du RFECen kriterio guztiak betetzea, aurretik Unax Galan Cortazarrek egin duen bezala eta espero dugu Benidormeko Munduko Kopan Iratik ere lortzea top30ean sartzea eta horrela Munduko Txapelketetan 3 euskal ordezkari izatea.”