Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

GORKA CORRES HUTS EGIN GABE BESTE BEHIN ERE ZIKLO-KROS TXAPELKETETAN

12-KOURTARRILA-KO2025

Gorka Corres Ibañez de Opakuak brontzezko domina jantzi du Estatuko Ziklo-Kros Txapelketetan eta hirugarren urtez jarraian podiumean izatea lortu du. Junior mutilen mailan Arkaitz Suso Arakama podiumean sartzeko lehian izan da lasterketan zehar.

GORKA-CORRES-HUTS-EGIN-GABE-BESTE-BEHIN-ERE-ZIKLO-KROS-TXAPELKETETAN

(c) RFEC

Amaitu dira estatuko ziklo-kros txapelketak Euskadiko Selekzioarentzat. Goizeko hiru lasterketetan brontzezko beste domin bat eskuratu du selekzioak Gorka Corres Ibañez de Opakuaren eskutik. Donebikendiarrak ez du huts egin beste behin ere eta 23 urtez azpiko gizonezkoen lasterketa hirugarren izan da. Goiza oso ondo hasi da selekzioarentzat junior mutilen lasterketan. Aurreko egunetan ikusitakoa konfirmatu da gaur eta As Ponteseko zirkuitu lokaztua oso ondo doitu da Euskadiko txirrindularientzat.

 

Junior mutilak goizeko 10h00etan hasi dute lehia. Hasieratik Arkaitz Suso Arakama irteera ona egin ostean uneoro izan da brontzearen lehian. Itzuliak pasa ahala atzerago geratzen joan da baina azken txanpan berriz ere egoerari buelta eman dio eta brontzezko dominaren lehian izan da, amaieran bosgarren sailkatu egin da. Markel Aranaz Secek ez du irteera ona izan baina hala ere uneoro top10aren lehian izan da eta zazpigarren helmugaratu da. Aner Irizar Rodriguezek bere erritmoari eutsi dio lasterketa osoan zehar eta bederatzigarren sailkatu da.

 

Eguneko bigarren lasterketan, 23 urtez azpiko gizonezkoetan Gorka Corres Ibañez de Opakuak irteera ona egin du baina eta hasieratik Miguel Rodriguez (KAN) jotzen hasi denean arabarrak eutsi ahal izan dio. Bigarren itzuliaren hasieran Miguel Rodriguezek erasoa jo egin du eta Gorkak jarraitu ezinik zilarrezko dominaren lehiari eutsi nahi izan dio. Une laburreko krisialdia gaindituta Raul Mirak harrapatu du donebikendiarra eta borrokan izan dira azken itzulira arte. Azken itzuliko eskailera zatian Raul Mirak erasoa jo du eta alde egin dio Gorkari. Helmugan Gorka Corresek hirugarren sailkatzea lortu du eta hirugarren urtez jarraian estatuko ziklo-kros txapelketetako podiuma zapaldu du.

 

Emakumezkoen lasterketan Nahia Aranak zorigaitza izan du bidelagun. Hasieratik berangotarra 23 urtez azpiko mailaren lehiari begira jarri da. Marta Beti kantabriarra buru zela Nahia Arana Quintanillak uneoro erritmoa mantendu du baina lasterketa erdia gaindituta zegoenean katea birritan atera zaio eta boxerainoko bidea korrika egin behar izan du. Sprint bizi horrek indar gabe utzi du Arana eta postuak galtzen hasi da 11. amaitu arte (5. 23 urtez azpikoetan). Euskaldun onena Maria Modenes Garcia de Motiloa izan da 8. postuan 23 urtez azpikoen podiumaren lehian sartuta helmugaraino eta azkenean laugarren sailkatuta.