29-KOABENDUA-KO2024
(c) ETxF / Markel Bazanbide
Goiza Master 40 eta 50-60 mailako txirrindulariek ireki dute. Hasierako lasterketan Europako txapelduna gailendu da Isaac Suarez Fernandez kantabriarra eta bigarren postuan sailkatu den Gaizka Pujana Fernandezek eskuratu du txapeldunaren maillota Master 40 mailan. Master 50-60 mailakoen artean Manu Quintanilla Parente izan da azkarrena eta lasterketa irabaztearekin batera Euskadiko txapela eskuratu du. Jarrain kadete mailan bi dominatzaile argi izan ziren Noemi Jurado (VCS) frantziarrak nesken lasterketa irteeratik helmugara kontrolatu du eta mutiletan Galder Orio Lopezek (OCC) berea egin du lasterketa.
Emakumezko open mailakoen lasterketan lehia biziagoa bizi izan da Ibagueneko Ikastolaren zelaietan. Hasieratik Irati Aranguren Carbaieda (AND) usurbildarra eta Maier Olano Arozena (ZKL) tolosarra nabarmendu dira. Arangurenen hasierako joa ondo menderatu du Olanok eta lehenengo hiru itzuliak elkarrekin egin dituzte bi juniorrek. Atzetik Nahia de Miguel Etxebarria (ETO) eta Maria Modenes Garcia de Motiloa (BER) tartea berreskuratzen zindoazen eta laugarren itzulia hastean Olanok bidea bakarrik irekitzeari ekin dio. Usurbildarra ezinean tolosarrak tarte nabaria ireki du azken itzuliak bakarrik egiteko eta helmugan lasterketa irabaztearekin batera txapela janzteko. Atzetik De Miguelek Modenes atzean utzi eta Aranguren harrapatzeko eta atzean uzteko gai izan da bigarren postua eskuratuz eta 23 urtez azpikoen txapela janzteko. Junior mutilen lasterketan hautagai nagusien artean bidea irekitzea lortu du Markel Aranaz Seco (BAQ bizkaitarrak. Bigarren abizen hori lokatz zaleei ezaguna egingo zaielakoan Aranazek David Seco osabaren historia luzea luzatzera datorrela aldarri egin du sorpresa emanez Euskadiko Txapelketan. Erakustaldia eman du Markel Aranazek lasterketa bikain menperatuz eta azken itzulietan bakarrik atzetik zetorren joari geroz eta errenta handiagorekin erantzunez.
Azken lasterketa ikusgarriena izan da hainbat hautagai sendoekin. Open mailako lasterketa 23 urtez azpikoen jo indartsuak abiatu du. Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Aldak (CJA) eta Alain Suarez Fernandezek (NES) abiadura handiarekin hasi dira eta Aitor Hernandez Gutierrez (ERM) hautagai nagusia atzean uztera iritsi dira. Lasterketa luzeena izanik Hernandezek bazekien bere distantzian gazteen joari erantzuteko gai zela eta itxoin eta itxoin eta gero postuak berreskuratzen joan da ermuarra. Azken bi itzulietara arte Diego Ruiz de Arkaute, Alain Suarez, Gorka Corres Ibañez de Opakua (BER), Hodei Muñoz Gabiña (ALI), Egoitz Hoyas Figueras (EIM) eta Aitor Hernandez bera elkarrekin joan dira, uneoro denak 15 segundutan. Azken txanpan ordez Hernandezek bere traktore erritmo bizia jarri du eta aurkari guztiak atzean utzi ditu. Berandu baina azkar erreakzionatu egin du Hodei Muñozek eta bakarrik abiatu da luiaondoarra Hernandezen bila. Esperientzia gaztetasunari gailendu zaio gaurkoan eta Aitor Hernandezek lasterketa irabazi du 42 urterekin, 18 urtetako Hodei Muñozen (23 urtez azpikoen txapelduna) aurretik eta Diego Ruiz de Arkauteren aurretik. Master 30 mailan txapelduna Andoni Etxebarri Costa izan da.
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
FEDERAZIOA