30-KOABENDUA-KO2024
(c) ETxF
Federazio eta selekzioetan ziklo aldaketak dira eta behin RFEC -eko zuzendaritza batzordea osatuta Javier Ruiz de Larrinaga Ibañez arabarra aukeratu dute espainiar estatuko ziklo-kros hautatzaile berria. Horrenbestez Ruiz de Larrinagak Euskadiko Selekzioak hautatzaile gisa zuen karguari uko egin dio eta Manuel Gonzalez Truebak hartuko du hautatzaile ardura gaurtik aurrera.
Euskadiko Txirrindularitza Federazioak esker oneko hitzak besterik ez ditu Ruiz de Larrinagarentzat olinpiar ziklo honetan egindako lan handiarengatik. Azken urteetako Euskal Herriko ziklokroslari erreferenteetako bat guztiz murgildu da gazteen formakuntzan eta berarekin batera Euskadiko Ziklo-Kros Selekzioak emaitza bikainak lortu ditu. Xàtivan talde erreleboan, kadete mutiletan eta junior nesketan lortutako dominekin estreinatu zen karguan. Urtebete geroago Vicen Gorka Corres Ibañez de Opakuaren garaipenaren arduradun izan zen. Zikloa amaitzeko aurten Amurrion lehiatutako ziklo-kros txapelketetan euskaldunen dominek Ruiz de Larrinagak atzetik egindako lan ona aldarrikatu zuten. Lan honi esker Hodei Muñozek garaipena eskuratu zuen etxean, Unax Galan zilarrezko domina jantzi zuen eta Ane Zubeldiak brontzezko domina Gipuzkoara eraman zuen.
Gaur hasten duen ziklo berri honetan zorterik onena opa nahi dio Javier Ruiz de Larrinaga Ibañezi Euskadiko Txirrindularitza Federazioak eta etxean lana pasioz egin bezala kanpoan ere egiten jarrai dezan. Ez dadila haria eten.