Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

SELEKZIO ONENA URREA ESKURATZEKO

03-KOURTARRILA-KO2023

Euskadiko Ziklokros Selekzioak Vicera bidaiatuko du hurrengo astean Espainiako Ziklokros Txapelketak leihatzeko hilaren 13tik 15era. Guztira 20 txirrindulari eramango ditu Catalunyara Javier Ruiz de Larrinaga hautatzaileak.

SELEKZIO-ONENA-URREA-ESKURATZEKO

(c) ETxF/Naike PhotoSport

Urteko lehenengo espedizioa izango du Euskadiko Selekzioak hurrengo astean Vicera egingo duen bidaiarekin, estatuko ziklokros txapelketak leihatzeko. Txapelketak hilaren 13an abiatuko dira, talde errelebo probarekin arratsaldeko 16h00tatik aurrera. Hurrengo egunean lasterketa indibidualak hasiko dira, goizean masterren lasterketetak eta arratsaldean kadete mailakoen lasterketak. Lehenengo kadete nesken txanda izango da, 15h00tatik aurrera eta 15h50tan kadete mutilak.

 

Igandea junior mutilekin hasiko da, 09h30tatik aurrera. Ordubete beranduago 23 urtez azpiko gizonezkoek izango dute haien lasterketa. Emakumezkoak izango dira Euskadiko Selekzioaren partaidetza amaituko dutenak txapelketetan 11h55tatik aurrera open emakumezkoen lasterketarekin, bertan erabakiko baitira elite, 23 urtez azpiko eta junior mailako txapelketak.

 

Javier Ruiz de Larrinaga hautzailearen hitzetan: “Asko kostatu zaigu selekzioa osatzea. Txirrindulari asko izan ditugu hautagai eta hori sentsazio oso ona da inplikazio handia ikusten dugulako gazteengandik ziklokrosarekiko. Selekzio onena dugu garaipenak lortzeko, asko borrokatu dute ziklokrosagatik eta bertan izateagatik eta gure partez euren esfortzuaren pare izatea espero dugu. Tolosako Euskal Herriko Txapelketak erabakigarriak izan dira bertan ikusi delako zein txirrindulari iritsi den hobekien denboraldi amaierara.”

 

Hauek izango dira Euskadiko Selekzioko kideak Catalunyan:

KADETEAK:

  • Markel Aranaz Seco

  • Irati Aranguren Carbaieda

  • Egoi Arenaza Mendijur

  • Eñaut Bilbao Arriaga

  • Iker Colmenero Larrakoetxea

  • Nahia Garcia Bidaburu

  • Mirari Gotxi Olartekoetxea

  • Laida Hierro Alzola
  • Aner Irizar Rodriguez

  • Maier Olano Arozena

  • Arkaitz Suso Arakama

JUNIORRAK:

  • Nahia Arana Quintanilla

  • Asier Beraza Menoyo

  • Gorka Corres Ibañez de Opakua

  • Nahia de Miguel Etxebarria

  • Unax Galan Cortazar

  • Hodei Muñoz Gabiña

  • Gari Ugarte Larrea

U23:

  • Maria Modenes Garcia de Motiloa

  • Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Alda

ELITE:

  • Iñigo Gomez Elorriaga (Relay)

M40:

  • Gaizka Pujana Barquin (Relay)

TEKNIKARIAK:

  • Javier Ruiz de Larrinaga

  • Manuel Gonzalez

  • Santiago Uriarte

  • Aitor Chico

  • David Hidalgo

  • Marcelo Fabre

  • Oier Casado

  • Jorge Garcia