Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKAL TXIRRINDULARIAK FLAMANVILLEKO MUNDUKO KOPARA

14-KOURTARRILA-KO2022

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak lau junior txirrindulari eramango ditu Flamanvilleko (FR) Munduko Ziklokros Kopara.

EUSKAL-TXIRRINDULARIAK-FLAMANVILLEKO-MUNDUKO-KOPARA

Valeria Mouro (c) ETXF

Valeria Mouro, Gorka Corres, Maria Módenes eta Nahia Arana igande honetan Flamanvillen (Mantxa, Frantzia) ospatuko den Munduko Ziklokros Kopan lau euskaldunak izango dira junior mailan. Aurreko astean Euskadiko Selekzioarekin, Espainiako Ziklokros Txapelketetan aritu ostean lau txirrindulariek nazioarteko txapelketa nagusian saiatuko dira euren maila onena ematen. Lauak Euskadiko Txirrindularitza Federazioak babestuta joango dira lasterketa honetara. Javier Ruiz de Larrinaga hautatzailea izango da espedizioaren buru, honela dio tekniko arabarrak irten baino lehen: “Gorka Corresek eta Maria Módenesek aurekak dituzte AEBetako Munduko Txapelketara joateko eta horregatik pentsatu geneukan azkeneko bi Munduko Kopako lasterketa hauetara joatea. Bidaia aprobetxatuz beste txirrindulari batzuk eramango ditugu etorkizunari begira nazioarteko lasterketetan esperientzia hartu dezaten. Munduko Kopa maila handiko lasterketa da eta gure txirrindulariei emaitza onak lortzea asko kostastuko zaie baina seguru esperientzia honetatik asko ikasiko dutela.”

 

Maria Módenes aurreko igandean Espainiako Txapelketan podiuma zapaldu zuen hirugarren postuan, honek konfiantza asko ematen dio igande honetako erronkari begira. Honela zioen Frantzia aldera atera baino lehen: “Egin dudan denboraldiarekin oso pozik nago, balorazioa positiboa da. Ez nuen espero egin dudan neguko denboraldia egitea, orain ETXFri aukera dugu Munduko Kopa batean parte hartzeko eta hori nire onena ematen eskertu nahi diet. Gabon hauetan nire lehenengo Munduko Kopan leihatu nintzen Belgikan. Esperientzia oso gogorra izan zen hango ziklokrosak ez duelako zerikusirik Euskal Herriko ziklokrosarekin, Igande honetan espero dut Belgikan bezala esperientzia hartzea eta ahalik eta hoberen egiten saiatzea.

 

Gorka Corresen kasuan ere lasterketa berezia izango da. Lehen aldiz Munduko Kopa batean aritzeak urduritasun gehigarri bat ipintzen dio gorputzari. Esperientzia hau nola bizitzen ari den horrela azaltzen du: “Astean zehar ez dut asko pentsatu lasterketan klasera itzuli garenez denbora gehiena ikasketei eskaini diodalako. Baina igandea hurbiltzen doan heinean geroz eta urduriago sentitzen naiz. Gogoekin nago irteeran egoteko eta nire onena erakusteko. Badakit munduko onenekin aterako naizela baina azken finean esperientzia oso polita da, ez dakit noiz errepikatu ahal izango dugun beraz batez ere nire helburuak ikastea eta disfrutatzea izango dira.

 

Igandean goizeko 9h30etan Gorka Corresen txanda izango da junior gizonezkoen lasterketan eta 10h30etan Valeriak, Nahiak eta Mariak emakumezkoen junior lasterketan arituko dira.

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL TXIRRINDULARIAK FLAMANVILLEKO MUNDUKO KOPARA
EUSKAL TXIRRINDULARIAK FLAMANVILLEKO MUNDUKO KOPARA
EUSKAL TXIRRINDULARIAK FLAMANVILLEKO MUNDUKO KOPARA
EUSKAL TXIRRINDULARIAK FLAMANVILLEKO MUNDUKO KOPARA