Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ETXF ZIKLO-KROS RANKINGAREN AMAIAERA ARRAKASTATSUA

08-KOURTARRILA-KO2024

Beste urte batez euskal ziklo-krosak partaidetza maila bikaina izan du bi hilabete t’erdietan zehar. Ormaiztegin amaitu zen atzo euskal egutegia eta rankingeko garaikurrak banatu egin ziren.

ETXF-ZIKLO-KROS-RANKINGAREN-AMAIAERA-ARRAKASTATSUA

Ormaiztegiko amaierako podiuma. (c) ETxF

Ormaiztegin banatu ziren atzo 2023-2024 ETxF Ziklo-Kros Rankingeko garaikurrak 12 lasterketaren ostean. Ormaiztegiko protagonistak  etxeko txirrindulariak izan ziren, Gorka eta Ion Izagirre Insausti Cofidis taldeko txirrindulari profesionalek Jonathan Lastra Martinez taldekidearen batera Open Gizonezkoen mailako lasterketaren podiumeko hiru arrastoak bereganatu baitzituzten. Open Emakumezkoen lasterketan beste behin ere junior batek bereganatu zuen garaipena, Maier Olano Arozenak (ZKL) bere bigarren garaipen absolutua eskuratu zuen sasoi honetan. Bigarren postuan Olatz Odriozola Mugika (DGA) sailkatu zen beste denboraldi bikain bat itxiz.

 

Open Gizonezkoen mailan Aitor Hernandez Gutierrez (ERM) ermuar nekaezinak lortu egin du ETxF Ziklo-Kros Rankingeko garaipena 126 punturekin eta 6 garaipenekin. Bigarren postuan eta 23 urtez azpiko lehen txirrindularia Gorka Corres Ibañez de Opakua (BER) sailkatu egin da. Atzo Corresek Cofidis taldeko World Tour mailako hiru txirrindularien erritmoa jarraitzea lortu zuen txirrindularii bakarra izan zen. Emakumezkoetan 23 urtez azpiko Nahia de Miguel Etxebarriak (BIA) rankinga irabazi du 99 puntu eta garaipen bakarrarekin. Olatz Odriozola izan da garaipen gehien eskuratu dituen txirrindularia, sei garaipenekin. Odriozolak parte hartu duen lasterketa guztietan Open mailako lehen txirrindularia izan da, denboraldia beranduago hasi behar bazuen ere lesio bat zela eta.

 

Junior mailan OTXE eskolako Eneko Olveira Rodrigok (JRG) eta Iraia Zapirain Olasagastik (NOR) izan duten erregulartasunari esker rankingeko garaipena eskuratu dute. Zapirainek lasterketa guztietan parte hartu du eta Iruñean junior mailako garaipena eskuratu zuen. Olveirak bide berdina jarraitu du eta Iruñeko garaipenari esker eta Berako bigarren postuari esker puntu nahikoa pilatu ditu rankinga irabazteko.

 

Kadeteetan bi dominatzaile argi izan dira: Aner Irizar Rodriguez (ZAT) eta Mirari Gotxi Olartekoetxea (LUY). Irizarrek bederatzi lasterketetan garaipena eskuratu du eta 118 punturekin txapeldun amaitu du rankinga. Gotxik aldiz rankingeko lasterketa guztiak leihatuta sei lasterketa irabazi ditu eta beste seietan ez da podiumetik jaitsi.

 

Master mailan ohiko partaidetza kopuruari helduta Markel Uriarte Urrutia (ORB) gailendu da Master 30 mailan, Iñaki Astigarraga Santa Ageda (TLL) izan da Master 40ko garailea garaipen bakarrarekin eta Master 50/60 mailan Manu Quintanilla Parentek (CYU) eskuratu du garaipena.