31-KOABENDUA-KO2023
Lasterketa guztiek partaidetza handia izan zuten. (c) Markel Bazanbide
Urtea amaitzeko euskal ziklo-krosa proba klasiko batean bildu zen, Abadiñoko Udala Sari Nagusian 2024ko Euskadiko Ziklo-Kros Txapelketak leihatzeko. Lasterketak partaidetza kopuru eta maila handia izan zuen. Goizeko 9h30tan Master 50-60 eta 40 mailakoek abiada eman zioten leihari. Master 40 mailan Isaac Suarez Fernandez (NES) kantabriarrak lasterketa irabazi zuen eta bigarren sailkatutako Iñaki Astigarraga Santa Ageda (TLL) izan zen Euskadiko Txapelduna. Master 50-60 mailan Unai Yus Kerejeta (NES) profesional ohia lasterketa irabazi zuen eta txapeldun izendatu zen.
Kadeteen lasterketa goizeko lasterketa jendetsuena izan zen 97 txirrindulariekin. Mutilen mailan hasieratik dominatzaile izan zen Aner Irizar Rodriguezek (ZAT) eskuratu zuen txapelketa. Podiumaren leiha aldiz estuagoa izan zen eta boskote batek azkeneko itzulira arte zilarrezko eta brontzezko dominak borrokatu zituen. Helmugan Eñaut Bilbao Arriaga bigarren izan zen eta Markel Tulebras Perea (FGM) hirugarren. Nesketan Noemie Jurado Roumieux -ek (VCS) lasterketa irabazi zuen lasterketa hasieratik amaierara dominatuz. Txapelketaren leihan Mirari Gotxi Olartekoetxearen (LUY) eta Ane Zubeldia Peñagarikanoren (ZAR) arteko leiha bizi genuen. Lasterketa osoan zehar Zubeldia Gotxirengandik segundu gutxitara mantendu zen arren, gipuzkoarrak ez zuen lortu arabarra gainditzea eta helmugan Mirari Gotxi izan zen Euskadiko Txapeldun eta Ane Zubeldia azpitxapeldun. Lucia Ortiz Garciak (KAR) eskuratu zuen brontzezko domina.
Jarraian open emakumezkoen eta junior mutilen lasterketa leihatu zen. Juniorretan Hodei Muñoz Gabiñak (ALI) urte osoan zehar erakutsitako maila bikaina berretsi zuen eta abantaila handiarekin lasterketa irabazi eta txapeldun bilakatu zen. Bigarren postuan Aimar Kintana Castillo (GTX) izan zen eta podiuma Unax Galan Cortazarrek (SBM) itxi zuen. Open emakumezkoen lasterketan elite, 23 urtez azpiko eta junior mailakoen txapelak banatu ziren. Juniorretan denboraldi honetan euskal ziklo-kroseko protagonista izan diren Irati Aranguren Carbaieda (AND) eta Maier Olano Arozena (ZKL) izan ziren leihan. Kadeteetan bezala, haien artean diferentzia handirik izan ez zen arren Aranguren beti mantendu zen buruan eta txapeldun izan zen, lasterketako hirugarren postuan amaituz. Bigarren (eta lasterketako laugarren postuan) Maier Olano izan zen eta hirugarren Nahia Garcia Bidaburu (BER). 23 urtez azpikoetan Maria Modenes Garcia de Motiloak (BER) sasoina zailari buelta emanda Euskadiko Txapeldun amaitu zuen urtea, bigarren Nahia de Miguel Etxebarria (BIA) izan zen eta hirugarren Nahia Arana Quintanilla (SBM).
Elite nesken lasterketa goizeko lasterketarik leihatuena izan zen. Olatz Odriozola Mugikak (DGA) eta Alba Teruel Ribesek (LAB) elkarri mokoka aritu ziren lau itzulietan zehar. Odriozolaren teknikak eta lokatzeko esperientziak Teruelen indarrari eta fondoari aurre egin zieten eta azkeneko itzulian, zirkuitu astunak lagunduta Odriozola buruan geratzea eragin zuen iaz bezala Euskadiko Txapeldun izendatuz. Alba Teruel bigarren sailkatu zen eta Zaloa Trevilla (CER) azpitxapeldun izan zen.
Amaierako lasterketak open gizonezkoen eta Master 30ekoen leiha ekarri zigun. Elite eta 23 urtez azpikoen txapelketek oso leiha polita ekarri ziguten. Profesional mailako partaidetza zabala izan zen Abadiñon, tartean Gorka Izagirre Insausti (MOV), Jonathan Lastra Martinez (COF), Omar Fraile (IGD), Peio Goikoetxea Goiogana (EUS) edota Mikel Mujika Larraiotz (BAI). Profesionalek lehenengo itzuli bortitzak egin zituzten eta bigarren itzulirako Jonathan Lastra zegoen lasterketa buruan. Bere jazarpenean Gorka Izagirre ziklo-kroseko espezialista diren Aitor Hernandez Gutierrez (ERM) eta Iñigo Gomez Elorriaga (CER) batera zeuden. Gorka Izagirrek azken lasterketetan egin bezala atzetik aurrerako lasterketa egin zuen eta lehia erdialderako lasterketa buruan zeogen bakarrik eta horrela iraun zuen helmugara arte. Jonathan Lastrak erritmo sendoa mantendu zuen eta bigarren postua eskuratu zuen. Aitor Hernandezek lasterketa bikaina borobilduz brontzezko domina eraman zuen etxera. Aldi berean 23 urtez azpikoen leiha izan zen Gorka Corres Ibañez de Opakua (BER) eta Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Alda (CJA) gasteiztarren artean. Pasa den astean Antwerpeneko Munduko Kopan aritu ostean erritmo bizia zuten gazteek eta bata besteari tenkatuz ibili ostean azkeneko itzulietan Corresek burua hartu zuen eta txapelketa eskuratu zuen. Bigarren Ruiz de Arkaute helmugaratu zen eta hirugarren postuan Markel Olabe Zierbide (ELE) iritsi zen. Master 30 mailan Andoni Etxebarri Costak (ALD) eskuratu zuen txapelketa.
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
FEDERAZIOA
CICLOCROSS