Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

'NIRE AITAREN ETXEA DEFENDATUKO DUT'

03-KOURTARRILA-KO2024

Amurrion ospatuko dira Espainiako Ziklo-Kros Txapelketak datorren astean. Kuskumendi Klubak antolatuta Jose Maria Basualdoren izena darama lasterketak, euskal ziklo-kroseko aintzindarietako bat Munduko Txapeldun ordea izatea lortu zuena non eta Zolderren.

NIRE-AITAREN-ETXEA-DEFENDATUKO-DUT

(c) ETXF

Erronka handiak historiak baldintzatzen ditu. Frantziako Tourra irabaztea ez litzateke ezer izango 1903. urtetik izan duen historia gabe, berdin Ziklo-Kroseko Munduko Koparekin edo UCIren edozein Munduko Txapelketarekin. Datorren astean Euskadiko Selekzioak azken urteetako erronka handienetakoari aurre egin beharko dio: Euskal Ziklo-Krosaren txirrindulari ‘historikoenetakoaren’ etxea defendatzea. Jose Maria Basualdo hiru aldiz izan zen estatuko txapeldun eta bigarren sailkatu zen Munduko Afizionatuen Ziklo-Kros Txapelketan 1970an. 1972an aldiz Pragan (Txekoslovakian) bosgarren sailkatu zen elite mailako Munduko Txapelketan. 1970an Antton Barrutia izan zen Basualdo Zolderrerako hautatu zuen hautatzailea, lehenago Barrutiak ere emaitza historikoak lortu zituen estatuko bi txapelketekin eta Tolosako Munduko Txapelketan 4. postua lortuta.

 

Garai zahar horiek zerikusi gutxi dute gaur egungo ziklo-krosarekin. Zirkuituak aldatu dira, bizikletak transformatu dira, klima larrialdia zelaiak lehortzen ari da, Europa iparraldera leihatzera joateko autobusean egin behar ziren 2 egunak hegazkinez egiten diren 2 orduetan bilakatu dira eta 2000. urtean emakumezkoen lehenengo Munduko Txapelketa leihatu zen . Hala ere, historiak ekarri gaitu hona eta Amurrioko parada garai horietako istorio txikiei esker iritsi da. Horiei esker eta klub xume eta langile baten lan neketsuari esker.

 

Erronka handia bada ere, Euskadiko Selekzio erraldoia izango da 38 txirrindularirekin Amurrion txapela janzteko desirarekin. Gure txirrindulariek negu osoan zehar lortu dituzten emaitzek esperantzarako bidea ireki dute. Ezin dugu ahaztu Hodei Muñoz Gabiñak junior mutilen UCI Rankingeko 1. postuan izan zela urrian eta Espainiako Kopa irabazi duela Nahia Arana Quintanilla bezala, Irati Aranguren Carbaiedak eta Maier Olano Arozenak eliteen lasterketak irabaztea lortu dituztela euskal egutegian edo Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Aldak emandako aurrerapausua garaipenak lortuz Tolosan, Medina de Pomarren eta Villarcayon. Haiekin batera ere Gorka Corres Ibañez de Opakua iazko junior mailako estatuko txapelduna izango da eta ETxF Rankingeko kadete eta junior mailako garailean izango dira.

 

Javier Ruiz de Larrinaga Ibañez hautatzailearen hitzetan: “Selekzioa erraldoia da, 38 txirrindulari baina denboraldian zehar ikusitakoarekin aspirazioak gorenak dira hiru egunetarako. Badakigu etxean leihatzeak zailtasun gehigarri bat dakarkigula, txirrindulariak gazteak dira eta presioa kontrolatzea zaila da eta hori erabakigarria izan daiteke. Hor dago selekzioaren gakoetako bat, gazteak eramaten jakitea, presioa arintzea, lasaitasuna transmititzea eta euren behar guztiak asetzea. Zirkuituari dagokionez ikusi behar dugu hurrengo egunotako euriak nola eragiten dion. Ez dut uste asko zailduko denik baina argi dago hemen aurpegia eman beharko dela leihan izateko. Zirkuitua oso gogorra da, igoera askorekin eta batez ere oinez egin beharreko igoera, 20 segundo direla, gakoa izango da itzuli bakoitzean. Oso garrantzitsua da denboraldi amaierara forma onean iritsi izana.” 

 

EUSKADIKO SELEKZIOA

KADETE NESKAK

KADETE MUTILAK

Mirari Gotxi Olartekoetxea

Eñaut Bilbao Arriaga

Laia Lera Gil

Ion Egia Barañano

Maixa Odriozola Aierbe

Markel Iglesias Ureta

Lucia Ortiz Garcia

Aner Irizar Rodriguez

Maddi Saizar Saralegi

Ander Mendizabal Garate

Ane Zubeldia Peñagarikano

Aratz Sanchez Beltran de Otalora

 

Iker Sanz Ponce

 

Markel Tulebras Perea

JUNIOR NESKAK

JUNIOR MUTILAK

Irati Aranguren Carbaieda

Markel Aranaz Seco

Nahia Garcia Bidaburu

Asier Beraza Menoyo

Laida Hierro Alzola

Oskitx Egiguren Santamaria

Maier Olano Arozena

Unax Galan Cortazar

Iraia Zapirain Olasagasti

Hodei Muñoz Gabiña

 

Eneko Olveira Rodrigo

 

Aimar Kintana Castillo

 

Arkaitz Suso Arakama

 

Iñigo Uria Cuadra

23 URTEZ AZPIKOAK EMAKUMEZKOAK

23 URTEZ AZPIKOAK

GIZONEZKOAK

Nahia Arana Quintanilla

Gorka Corres Ibañez de Opakua

Nahia de Miguel Etxebarria

Beñat Fernandez de la Peña Agirre

Maria Modenes Garcia de Motiloa

Egoitz Hoyas Figueras

 

Unax Lombraña Belasko

 

Markel Olabe Zierbide

 

Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Alda

TEKNIKARIAK

Javier Ruiz de Larrinaga Ibañez, Manuel Gonzalez, Santiago Uriarte, Aitor Chico Lakuntza, Haritz Chico Izagirre, Oihan Larrazabal, Jorge Garcia Gonzalez (Prentsa)