02-KOUZTAILA-KO2025
(c) ETxF
Granadan lortutako urrezko domina eta zilarrezko bi dominak berdintzeko helburuarekin joko du Euskadiko Selekzioak Albaceteko probintziako Tarazona de la Mancha herrian lehiatuko diren eskolartekoen txapelketetara. Guztira 33 txirrindulariek parte hartuko dute Euskadiko Selekzioarekin lehiatuko diren hamabost lasterketetan. Bihar, ostiralean, hasiko dira txapelketak erlojuaren aurkako taldekako probekin. Kadete neskak izango dira lehenengoak irtetzen goizeko 9h00tan 6,2 kilometrotako ibilbidea osatzeko eta jarraian kadete mutilek hartuko dute irteera. Taldekako probaren ostean txirrindularitza egokituko txapelketa lehiatuko da zirkuitu berdinean 6,2 kilometroko ibilbidearekin. Bakarkako erlojupeko txapelketek itxiko dute goiza kadete neskentzat eta mutilentzat 6,2 kilometro berdinekin 10h00etatik aurrera.
Arratsaldean infantilek hartuko dute protagonismoa 18h00tatik aurrera gynkanen lehiarekin. Trebezia eta teknika erakusteko probak 1,25 kilometrotako ibilbidearekin erlojupeko formatuan lehiatuko da. Hurrengo egunean gurpil lodien txanda izango da kadete eta infantilen XCO txapelketarekin. Paraje del Carrascoko zirkuituan kadete neskak izango dira leheengnoak irtetzen, 9h00tan 2,2 kilometrotako zirkuituan 45 minututako lasterketa osatzeko. Iraupen berdina izango du kadete mutilen lasterketak 10h15tatik aurrera, ez ordea infantil mailako lasterketek. Hauek 30 minututako iraupena izango dute 11h30tatik aurrera neskekin eta 12h30tatik aurrera mutilekin. Infantilek arratsaldean beste hitzordu nagusia izango dute errepideko iraupen probarekin. Bi sexuek 17,7 kilometrotako ibilbidea osatu beharko dute hiru itzuli emanda eta itzuli bakoitzean erabakigarria izango den helmugako malda igota. Mutilek 18h00retan izango dute irteera eta neskek 19h00retan.
Azken egunean, igandean, kadete nesken eta mutilen iraupen probak lehiatuko dira. Neskek goizeko 9h00tan hartuko dute irteera 62 kilometroak osatzeko eta jarraian, 11h00etan mutilek izango dute irteera ordua. Ibilbideak zirkuitu berdinari hiru itzuli izango ditu 62 kilometroak osatzeko eta igoera nabarmenik gabe abiadurak eta azken maldara zenbat indarrekin iristeko gaitasuna gakoak izango dira.
Euskadiko Selekzioa maila guztietan ordezkatuta izango da. Kadeteetan hamasei ordezkari izango dira Albaceten: Maddi Arranz Diez, Ales Crucelegi Fernandez de Martikorena, Marco Gonzalez Santos, Regina Gonzalez Somarriba, Markel Iglesias Ureta, Laia Lera Gil, Aitor Mitxelena Corres, Maialen Narbona Bilbao, Maixa Odriozola Aierbe, Naxara Odriozola Lekuona, Aratz Sanchez Beltran de Otalora, Ieltxu Santana Ibañez, Aimar Ugarteburu Elgarresta, Noa Vega Bilbao, Andoni Villate eta Naiare Zapirain Olasagasti.
Infantil mailan 17 txirrindularik ordezkatuko dute Euskadiko Selekzioa: Eneko Arrieta Ibarretxe, Paule Bereziartua Garcia, Markel Diaz, Daniel Diaz, Xabier Goienetxe Eskibel, Izei Ferrero Pagaldi, Daniel Garcia Muñoz, Matixa Gracianteparaluzeta Izaga, Ugaitz Martinez de Albeniz Ribaguda, Claudia Pando Perez, Ainhoa Plaza, Ander Quintana Castillo, Malen Rementeria Gañana, Eneko Ruiz Ibañez eta Uxue Santaba Ibañez.
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA
FEDERAZIOA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA