13-KOURTARRILA-KO2024
Hodei Muñoz Gabiña eta Unax Galan Cortazar podiumean. (c) ETXF
Loraldia izan du Euskadiko Selekzioak gaur arratsaldean. Kadete mutilek ireki dute selekzioaren partaidetza gaur Amurrion. Hiru itzuli egin behar izan dituzte gazteenek. Hasieratik Benjamin Noval asturiarrak alde egin du eta Aner Irizar Rodriguez podiumaren leihara bideratu ditu bere esfortzuak. Aurrera egin ahala bigarren postua galdu du Irizarrek eta azken itzulian estu ibili da eta azkenean hirugarren postua galdu egin du laugarrenean helmugaratuz. Iker Sanz Ponce 7. postuan sailkatu egin da Eñaut Bilbao Arriaga 10. postuan.
Jarraian kadete nesken lasterketan Ane Zubeldia Peñagarikanok ezusteko handia eman du. Atzetik aurrerako lasterketa eginez postuak irabazten joan da bi itzulietan zehar eta azken itzuli erdian podiumean sartzea lortu du gazte zarauztarrak. Zubeldia oso indartsu zetorren denboraldi amaiera honetan Ormaiztegiko Ziklo-Kros Proba irabazi ostean eta gaurkoan konfirmatu du bere egoera ona. Mirari Gotxi Olartekoetxea amurrioarra etxean leihatzeaz pila bat gozatu ostean 8. sailkatu egin da.
Arratsaldea junior mutilek itxi dute lau itzulirekin. Irteera lerroan Euskadiko Selekzioko lau ziklista ziren lehenengo lerroan eta hasiera hasieratik Euskadiko maillot berdea nagusi izan da lehenengo postuetan. Hodei Muñoz Gabiña hasieratik bakarrik nabarmendu da eta eroriko bat izan arren diferentzia sendo mantendu du helmugara arte. Atzetik Euskadiko maillot berdea protagonista izan da ere. Unax Galan Cortazar postuak irabazten joan da eta Luca Matei kantabriarrak oinetakoa galdu ostean bigarren postuarekin egin da eta lasterketa borobildu egin du. Iñigo Uria Cuadrak hamargarren sailkatzea lortu du.
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
FEDERAZIOA
CICLOCROSS