10-KOURTARRILA-KO2024
Gaur aurkeztu da estatuko txapelketa Amurrioko udaletxean. (c) Kuskumendi MTB Kluba
Bi egun, 48 ordu, besterik ez dira geratzen hainbestean lan egindako ametsa egi bihurtzeko. Amurrioko Kuskumendi Klubak bi urte luze daramatza txapelketa hauek prestatzen. Duela bi urte antolatu baitzuen Kuskumendik lehenengo aldiz Jose Maria Basualdoren Oroimenezkoa lehen aldiz, ETxF Ziklo-Kros Rankingaren baitan. Jarraian hordagoa etorri zen eta txapelketa hauek antolatzeko apostua egin zuten.
Lanez betetako bi urte izan dira eta azkenean asteburu honetan emaitza ikusiko da. Zirkuitua “El Refor” kirol gunearen inguruan antolatu egin da eta guztira 3200 metro inguru ditu. Luzea eta gogorra da, alde batetik 400-500 metrotako igoera bat duelako eta beste aldetik zenbait gune tekniko oso exijenteak direlako eta txirrindatik jaitsi beharreko guneak direlako. Zirkuituaren egoera metereologiak zeharo baldintzatuko du eta egunotan izaten ari den euriarekin lokatzez eta basatzez betetako zirkuitua dago jadanik.
Partaidetza, zirkuitua bezala, ikusgarria izango da. Aurreikuspen guztiak hautsiz 794 partaide izango ditu Amurrioko hitzorduak. Euskadiko Selekzioa bertan 37 txirrindularirekin egongo bada ere askoz gehiago izango dira bertan parte hartuko duten euskaldunak. Zehazki 264 txirrindularik parte hartuko dute ETxFren lizentziarekin maila guztietan. Tartean txapelketa hauek oso bereziak izango zaizkien txirrindulariak, etxean izango baitira. Hemezortzi aiaratarrek parte hartuko dute txapelketa hauetan, horiek dira: Mirari Gotxi, Hodei Muñoz, Ion Egia, Lierni Aldaiturriaga, Lukene Trujillano, Ibai Colmenero, Mikel Llorente, Xabier Solaun, Aner Aldama, Ugaitz Hernandez, Iurgi Saez, Kimetz Llano, Jon Aingeru Llano, Iñigo Uria, Asier Beraza, Oier Colmenero, Erlantz Aldai eta Jon Lainz.
Lehenengo lasterketa selekzioek leihatuko duten talde-erreleboa izango da ostiral arratsaldean 16h00retan. Bertan Euskadiko Selekzioak sei txirrindularirekin parte hartuko du: Aner Irizar Rodriguez (Kadetea), Hodei Muñoz Gabiña (Juniorra), Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Alda (U23), Aitor Hernandez Gutierrez (Elite), David Hidalgo Garcia (M30) eta Irati Aranguren Carbaieda (Junior).
Larunbat goizean master mailako lasterketak leihatuko dira eta eguerdi ostean kadeteen txanda izango da. Kadete mutilek 13h00tan izango dute irteera eta bazkalorduko atsedenaren ostean 15h15tan kadete neskek hartuko dute protagonismoa. Eguna amaitzeko junior mutilen lasterketa leihatuko da 16h15tatik aurrera. Igandean junior neskek irekiko dute leiha goizeko 10h00etan, jarraian 23 urtez azpiko gizonezkoen txanda izango da 11h00etan. Txapelketak bi lasterketa nagusiekin amaituko dira, 12h30tan elite eta 23 urtez azpiko emakumezkoak eta 14h00etan elite gizonezkoak.
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
FEDERAZIOA
CICLOCROSS