Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

GORKA CORRES IBAÑEZ DE OPAKUA HIRUGARREN AMURRION

14-KOURTARRILA-KO2024

Donebikendiarrak txapelketa hauetako laugarren domina eman dio Euskadiko Selekzioari. Iaz junior mailako txapelduna izan ostean 23 urtez azpikoen maila bikain estreinatu du Corresek.

GORKA-CORRES-IBANEZ-DE-OPAKUA-HIRUGARREN-AMURRION

Gorka Corres Ibañez de Opakua pozaren pozez helmugan hirugarren sailkatuta. (c) ETXF

Amaitu egin dira hainbeste denbora luzean mimoz prestatutako txapelketak. Euskal zaletuek ez dute erraz ahaztuko hiru egunotan Amurrion bizitakoa. Belaunaldi berrietan ziklo-krosaren hazia loratu dadin izan dira hiru egun hauek. Igandeko jarduna junior neskek abiatu dute goizeko 10h00etan. Bertan Euskadiko Selekzioak berriz ere maila handiko taldea aurkeztu du irteeran, lehenengo lerroan kolore berdea nagusi izanda. Hasieratik Maier Olano Arozena eta Irati Aranguren Carbaieda dominen leihan izan dira. Lau itzulietan zehar Lorena Patiño eta Aroa Otero galiziarrak nagusi izan dira. Olano eta Aranguren brontzezko dominaren leihan izan dira Ana Lopez aragoidarrarekin batera. Azken itzulian Lopezek aurrera egitea lortu egin du eta bi euskaldunak txokolatezko dominarekin eta bosgarren postuarekin konformatu behar izan dira; Olano laugarren izan da eta Aranguren bosgarren. Jarraian beste bi euskaldun sartu dira, Nahia Garcia Bidaburu seigarren eta Laida Hierro Alzola zazpigarren; Iraia Zapirain Olasagastik 16. postuan amaitu du.

 

Jarraian 23 urtez azpiko gizonezkoen lasterketa leihatu da “El Reforreko” zirkuituan. Berriz ere berde kolorea nagusi izan da lehen lerroetan. Lehenengo postuaren leiha laburra eta argia izan bada, podiumaren leiha 5-6 txirrindulariren artean izan da azken itzulira arte. Alain Suarez kantabriarra bigarren postuan ibili baldin bada ere lasterketa osoan zehar, Gorka Corres Ibañez de Opakua donebikendiarrak asko estutu dio azken itzulian. Corresek lasterketa erdialdera hirugarren postua leihatzen zuen taldetxotik jo egin du eta bera bakarrik alde egin du zilarrezko domina harrapatu nahian. Oso hotz jokatuta metroak berreskuratzen joan da eta bigarren posturaino iritsi da Corres azken itzulian. Hala ere azken itzuli erdian Suarezek indarrak gordetzea jakin du eta berriz ere bigarren postua berreskuratu du azken metroetan lau segundorengatik Corresi gailentzeko. Corresek sorpresa eman du, bere buruari batez ere eta 23 urtez azpiko mailako lehenengo urtea bikain borobildu du. Egoitz Hoyas Figueras izan da Euskadiko Selekzioko hurrengo txirrindularia helmugan 12. postuan, Unax Lombraña Belasko 13. postuan sartu egin da, Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Alda 16. postuan, Beñat Fernandez de la Peña Agirre 23. postuan eta Markel Olabe Zierbide 28. postuan.

 

Euskadiko Selekzioaren jarduna amaitzeko txapelketa hauetan 23 urtez azpiko emakumezkoek open mailako lasterketa leihatu dute. Nahia Arana Quintanilla hasierako unean lasterketa buruan kokatu bada ere lehenengo urteko txirrindulari bilbotarra atzera egiten joan da 23 urtez azpikoen leihara esfortzuak bideratuz. Esfortzuak dosifikatuz lau itzuliei aurre egin die Aranak eta azkeneko itzulira arte top5aren leihan egon da eta azkenean bosgarren sailkatuta bikaina amaitu du txapelketa, lehenengo urtez 23 urtez azpiko mailan leihatuta. Jarraian Maria Nahia Garcia Bidaburu sailkatu da 8. postuan eta Modenes Garcia de Motiloa 10. postuan.