12-KOMARTXOA-KO2026
Haizea Erguin Dorronsoro podiumaren gorenean (c) RFEC
Sant Andreu de la Barcako zirkuituan jarritako esperantzak ez dira bete Euskadiko Selekzioarentzat asteburuan. Zorte txarra hainbat matxurekin ez zuen lagundu zirkuitu zail bati aurre egiten. Euskaldunek larunbateko entrenamendu saioan marka onak lortu bazituzten ere lehiaketa egunean ez zuten esperotako maila eman. Metereologiak asko zaildu zuen ibilbidea, lokatz ugarirekin eta pedalei asko eragin beharrarekin. Hortan Paul Mendizabal Garatek XCO -ko esperientzia baliatu zuen pedalei azkar eragiteko. Hala ere Mendizabalek ezin izan zuen abantaila hori baliatu eta 30. postuarekin konformatu behar izan zen junior mutilen mailan. Junior mutiletan Danel Mugarza Gaztelu 25. izan zen ere. Kadete mutilen mailan Martin Larruzea Zuluetak 19. postua lortu zuen eta elite gizonezkoen mailan Pello Lazkaon Amillano 27. izan zen eta Arkaitz Gonzalez Gutierrezek 45. amaitu zuen.
Asteburuko sorpresa Haizea Erguin Dorronsoro idiazabaldarrak eman zuen. Euskadiko Selekzioarekin lehiatu gabe eta lehenengo lasterketa lehiatuta txapelketan bertan. Haizeak maila bikaina erakutsi zuen, beldurrik gabe lehenengo lasterketaren atarian eta 3’00”34 -ko denborarekin segundu bakar batengatik gailendu zen. Jon Sarasua Agirre hautatzailearen hitzetan: “Selekzioaren emaitzak esperotakoak izan ez diren arren Haizea Erguinen garaipena sorpresa bikaina izan da guztiontzat. Selekzioko kide ez zen arren euskaldun bat podiumaren gorenean ikustea poztasuna da eta hain gaztea izanik aukera emango digu berarekin lanean aritzeko hurrengo hitzorduetara. Nork esango luke disziplina batean estatuko txapelketan estreinatuta urrea lortuko zuela.”
BTT
FEDERAZIOA
CICLOCROSS
CICLOCROSS
FEDERAZIOA
PISTA