Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKAL HERRIKO BOST FEDERAZIOEN ADIERAZPEN BATERATUA

03-KOABENDUA-KO2022

Euskararen egunean Euskal Herriko txirrindularitza federazioek hizkuntzaren aldarrikapenean adierazpen bateratua egin nahi izan dute.

EUSKAL-HERRIKO-BOST-FEDERAZIOEN-ADIERAZPEN-BATERATUA

Hego Euskal Herriko bost selekzioak pasa den ekaineko Nafarroako Klasikoan.

Euskararen Eguna eta Nafarroaren Eguna dela eta, gaur abenduak 3, Euskal Herriko bost txirrindularitza federaziook gure hizkuntza propioaren aldeko aldarria egin nahi dugu. Sorionekuak gu, milaka urtetan gure lurretan bizirik egon eta garatu den hizkuntza bizitzeaz. Gure kirolak, txirrindularitzak, gure herria, euskaldunon herria, hegotik iparrera eta ekialdetik mendebaldera ezagutzeko aukera ematen digu.

 

Federaziook badugu helburua txirrindularitza sustatzea lurraldean eta gure kirolaren etorkizuna zaintzea. Etorkizun hori oparoaz izateko lanaz gain, etorkizun euskaldun baten lan egingo dugu. Euskal Herri osoko gazteei ikastetxeaz haratago dihoan testuinguru euskaldun bat eskainiz.

 

Urtean zehar antolatutako lasterketetan Mitikileko gazte batek harremana izango du Lizarrako gazte batekin eta Zangotzako eta Karrantzako zuzendariek lasterketa berdinean euren taldeak zuzenduko dituzte, euskaraz.

 

Horregatik, bost federaziook euskal txirrindularitzaren ardatz euskara aldarrikatzen dugu eta gure konpromezua adierazten dugu gure hizkuntzaren babesean, lanketan eta aldarrikapenean.



Arabako Txirrindularitza Federazioa, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioa, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa, Euskadiko Txirrindularitza Federazioa, Nafarroako Txirrindularitza Federazioa