Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ESPEROTAKO EMAITZEKIN ETXERA

24-KOMAIATZA-KO2023

Euskadiko Selekzioak brontzezko bost domin eskuratu ditu aurreko asteburuan Galizian leihatutako Espainiako errepideko txapelketa egokituetan.

ESPEROTAKO-EMAITZEKIN-ETXERA

Euskadiko Selekzioko txirrindulariak eta teknikariak

Iazko bideari jarraituz aurten ere Euskadiko Selekzioak emaitza oso positiboak lortu ditu Espainiako errepideko txapelketa egokituetan. Larunbat arratsaldean erlojuaren aurkako probak leihatu ziren, 5 kilometroetako zirkuitu bati hainbat itzuli emanda kategoriaren arabera. MC2 mailako txirrindulariek bi itzuli eman zizkioten, 10 kilometro osatuz. Bertan Markel Alonsok hirugarren postua eskuratu zuen eta Oskar Garrok laugarrena. MC4 mailan Guillermo Priertoren ordezkaritza izan zuen Euskadiko Selekzioak, zirkuituari lau itzuli eman ostean berak ere brontzezko domina eskuratu zuen. Amaitzeko MC5 mailako Ander Albizu lasterketako hiru itzulietan podiumaren leihan izan zen baina helmugan 3 segundungatik ihes egin zion podiuma, 4. amaituta.

 

Igandean errepideko lasterketak leihatu ziren. MC2koen lasterketan ibilbideak 20 kilometroetako zirkuituari bi itzuli egitea ezartzen zuen. Zirkuitua gogorra zen, itzuli bakoitzean 500 metroetako desnibel positiboa zegoen. MC2 mailan Oskar Garro eta Markel Alonso izan ziren irteera lerroan. Lehenengo itzulian ihesaldi saiakera ugari izan ziren. Bigarren itzulia hasterako 5-6 txirrindularietako talde bat osatu zen lasterketa buruan. Eraso gogorrak azken itzuli honen hasieran iritsi ziren eta 15 kilometroren faltan dagoeneko txirrindulariak banan-banan zeuden. Txapelduna bera bakarrik iritsi zen helmugara eta azken unera arte Markel Alonso bigarren postuaren leihan izan zen baina azkenean beste brontzezko domin bikain batekin konformatu behar izan zen. Oskar Garrok laugarren amaitu zuen.

 

MC4 mailan 60 kilometro gainditu behar izan zituzten txirrindulariek, zirkuitu berdinari 3 itzuli emanda. Lasterketa oso azkar txikitu zen eta buruz-buruko leiha izan zen, txirrindulariak banan banan zihoaztela. Helmugan Guillermo Prietok brontzezko domina eskuratu zuen hirugarren postuan iritsiz. MC5ean lasterketak ildo berdina jarraitu zuen, buruz-buruko leiharekin. Txirrindulari hauek ere 60 kilometro egin behar izan zituzten eta egun osoan leihan egon ostean Ander Albizuk aurreko eguneko domin falta suspertu zuen brontzezko domina eskuratuta.

 

Txapelketak amaituta, Euskadiko Selekzioaren balorazioa bikaina da. Emaitzak oso positiboak dira eta dagoeneko egokitutako txirrindulariak hurrengo erronkei begira daude. Bi aste barru Valentzia Hirian leihatuko diren pista txapelketetan izango da Euskadiko Selekzioa domin sorta zabaltzeko helburuarekin.