Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

TXIRRINDA GAINEAN LIZENTZIAREKIN

03-KOURTARRILA-KO2023

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde federazioek lizentzien tramitazio epea irekita dute dagoeneko. Aurten prezioa mantentzeaz gain, hainbat promoziorekin dator lizentzia Decathlon, GES eta Rouvy etxeei esker.

TXIRRINDA-GAINEAN-LIZENTZIAREKIN

(c) ETxF

Dagoeneko irekita dago 2023. urteko txirrindularitza lizentzia tramitatzeko aukera. Urtero bezala tramitazioa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako federazioen bitartez egin beharko da, haien webgunetan aurkitu daitezke jarraitu beharreko pausu guztiak.

 

Gogoratu federatutako leihaketetan eta martxa zikloturistetan parte hartzeko derrigorrezko baldintza dela federatuta izatea. Gainera, lizentziak txirrindularitza probetan parte hartzeko aukera emateaz gain aseguru bikain bat eskaintzen du. Prezioa 160€tan mantentzeaz gain, iazko estaldura ia osoa mantedu da aseguruan, soilik epeak murriztu dira. Aurten inolako ezbeharrik izan ostean aseguruak 18 hilabetez izan daitezken gastu guztiak gain hartuko ditu, aurretik 24 hilabetez zenean.

 

Berritasun bezala dugu ere ETxFk hiru etxerekin akordiotara iritsi dela hiru promozio berezi eskaintzeko urtarrila eta otsailean zehar federatzen direnentzat. Hasteko Rouvy etxeari esker federatzen direnek Rouvyren txirrindularitza birtualeko plataformarako %30eko deskontu kodea jasoko dute. Plataforma honetan munduko txirrindularitzako ibilibide, mendate eta etapa ikonikoak egin daitezke etxetik atera gabe, kanpoko entrenamendurako osagai bikaina izanez.

 

GES Manufakturak eta Decathlon etxeei esker beste bi eskaintza berezi izango dituzte federatutako txirrindulariek. Alde batetik, Euskadiko Selekzioaren Vestta maillotan beherapen nabarmena izango dute. Erreserba bideratuz gero, 44,99€ ordaintzetik, 24,99€ ordaintzera pasatuko da. Beste alde batetik GES Manufakturak bi kasko eskainiko ditu, baita Euskadiko Selekzioaren irudiarekin. Huez-Euskadiko Selekzioa kaskoa erreserbatuz gero 66€ ordaintzetik 33€ ordainduko dira, 50%eko beherapena. X-Way-Euskadiko Selekzioa kaskoak ere %50eko beherapena izango du, 56€tatik 28€tara.

 

Decathlon-GES promozioan interesatutakoak hurrengo inprimakina bete beharko dute: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfV2DtCtoSjUWT1ZLsI8dPzFWdYbvxXNW4MYNo_Am7SaxT3dQ/viewform?usp=sf_link. Rouvy promozioan interesatutakoak aldiz rouvy@fvascicli.eus helbidera eskaera bidali beharko dute. 

 

Rouvy promoziorako argibideak:

%30eko diskontua Rouvyrekin. ETxFko federatuentzat soilik. Nola lortu beherapena?

Bidali mezu bat zure lizentzia zenbakiarekin rouvy@fvascicli.eus helbide elektronikora.

Rouvy plataformarako diskontu kode bat jasoko duzu.

Dagoeneko kontu aktibo bat baduzu plataforman, momentuan aplikatu ahal izango duzu eta hurrengo kuota berritzean aplikatuko zaizu.

Zure bonoa eskatu ahal izango duzu 2023ko otsailaren 28a arte.