Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EMAITZA BIKAINAK GALAPAGARREN

18-KOAPIRILA-KO2022

Euskadiko Pista Selekzioak emaitza bikainak lortu ditu asteburu honetan Galapagarren ospatu diren estatuko pista txapelketetan. Guztira 11 domin lortu dituzte junior eta kadeteek: 3 urre, 4 zilar eta 4 brontze.

EMAITZA-BIKAINAK-GALAPAGARREN

(c) ETXF

Mallorcako bidea jarraituz, Euskadiko Selekzioak domin ugari eskuratu ditu aste santu honetan Galapagarren ospatu diren estatuko txapelketetan. Lortutako 11 dominek euskaldunen pistako doai bikainak goraipatu dituzte, batez ere Beñat Garaiar, Urko Vidal eta Naiara Espinosarenak. Hauek izan baitira domin gehienak lortu dituztenak.

 

Lehenenengo eguneko sailkatze tramiteak gaindituta, bigarren egunetik aurrera dominak eskuratu zituzten Euskadiko Selekzioko kideek. Lehenengoa Beñat Garaiarrek lortu zuen, urrezko domina Bakarkako Jazarpen proban. Ostegunean ere Urko Vidalek zilarrezko domina lortu zuen Scratch proban. Eguna amaitzeko bi juniorrek podiumaren bi lehenengo postuetara igo ziren Kilometroaren Bakarkako proban, Garaiar lehenengo eta Vidal bigarren.

 

Hirugarren egunean taldekako lanaren unea iritsi zen. Euskadiko junior gizonezkoen taldeak errendimendu ona burutu zuen eta brontzezko dominak lortu zituzten Taldekako Sbiadura eta Talde Jazarpen probetan. Arratsaldeko saioan bakarkako probetan Urko Vidalek Kanporaketa probako txapeldun izan zen eta Naiara Espinosak brontzea Kanporaketan ere.

 

Azken egunean, igandean, beste hiru domin eskuratu zituzten gazteek. Naiara Espinosak zilarrezko domina lortu zuen Keirin proban. Beñat Garaiarrek ere zilarrezko domina lortu zuen puntuen proban, urrezko dominatik puntu bakarrera geratu zen Yago Agirreren talde lana bikainari esker. Urrea Ibai Azanza naparrarentzat izan zen. Txapelketak ixteko, Urko Vidalek eirin proban brontzezko domina eskuratu zuen.

 

Lortutako dominetaz gain, Euskadiko Selekzioak emaitza onak eskuratu ditu Galapagarren hainbat top5 lortu dira eta kadete eta junior mailako txirrindulariekin lanean jarraitzeko oinarriak sendotu ditu hurrengo urteetan domin sorta zabalagoa egiteko eta txirrindulariak hezitzeko.