12-KOIRAILA-KO2024
(c) ETXF
Txirrindularitzak ez du etenik eta neguan ziklokrosak eta pistak hartzen duten espazioaz aparte, hurrengo urtea prestatzeko momentua ere izaten da. Eusko Jaurlaritzak 2022ko uztailaren 30an onartutako 8/2022 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko lege berriari helduta, hemendik aurrera kirol teknikari guztiek ikastaro ofizialak gainditu beharko dituzte lege berme guztiekin aritzeko.
Horregatik Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, Kirol Eskolarekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin aurten berriz ere 1. mailako kirol teknikaria izateko ikastaroak antolatuko ditu. Iaz bezala, lehenengoa euskaraz izango da azaroaren 8tik 2025eko urtarrilaren 9raino amankomuneko blokearen eta bloke espezifikoaren 132 orduak gainditu beharko dira ikastaroan eta jarraian 150 ordutako praktikak egin. Jarraian gazteleraz eskainiko da ikastaroa.
Ikastaro hauek formatu duala izango dute, beraz denboraren %50a etxetik egin ahalko dute ikasleek. Beste %50a -eta baita sarbide proba ere- Berrizko Belodromoan izango da. Informazio guztia eta aurre-matrikula ekitadiak@fvascicli.eus helbidean eskuragai duzue. Izena emateko azken eguna 2024ko azaroaren 2a izango da eta matrikulazioa inprimaki honen bitartez egin beharko da: MATRIKULARAKO INPRIMAKIA.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA