28-KOIRAILA-KO2023
(c) ETxF
Txirrindularitzak ez du etenik eta neguan ziklokrosak eta pistak hartzen duten espazioaz aparte, hurrengo urtea prestatzeko momentua ere izaten da. Eusko Jaurlaritzak 2022ko uztailaren 30an onartutako 8/2022 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko lege berriari helduta, hemendik aurrera kirol teknikari guztiek ikastaro ofizialak gainditu beharko dituzte lege berme guztiekin aritzeko.
Horregatik Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, Kirol Eskolarekin eta Bizkaiko Kirol Teknikarien Eskolarekin aurten berriz ere 1. mailako kirol teknikaria izateko ikastaroak antolatuko ditu. Iaz bezala, lehenengoa euskaraz izango da azaroaren 7tik abenduaren 26raino amankomuneko blokearen eta bloke espezifikoaren 132 orduak gainditu beharko dira ikastaroan eta jarraian 150 ordutako praktikak egin. Jarraian gazteleraz eskainiko da ikastaroa, abenduaren 27tik otsailaren 7raino.
Ikastaro hauek formatu duala izango dute, beraz denboraren %50a etxetik egin ahalko dute ikasleek. Beste %50a -eta baita sarbide proba ere- Berrizko Belodromoan izango da. Informazio guztia eta aurre-matrikula ekitadiak@fvascicli.eus helbidean eskuragai duzue.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA