LABORAL KUTXAREN ETA EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOAREN ARTEKO AKORDIOA

21-KOOTSAILA-KO2023

Laboral Kutxa kreditu kooperatiba eta ETxFk kolaborazio akordio batera heldu dira hurrengo bi urteetarako. Hemendik aurrera Laboral Kutxa Euskaldun Txapelketen, Lehendakari Txapelketaren eta Euskadiko Selekzioaren kolaboratzaile izango da.

LABORAL-KUTXAREN-ETA-EUSKADIKO-TXIRRINDULARITZA-FEDERAZIOAREN-ARTEKO-AKORDIOA

Laboral Kutxak ETxFren txapelketekin eta Euskadiko Selekzioarekin kolaboratuko du.

Aurrera pausu handia erdietsi dute Laboral Kutxak eta ETXFk, aurrerantzean finantza erakundeak federazioak antolatutako hiru txapelketa nagusien kolaboratzaile izango da: emakumezkoen eta gizonezkoen Euskaldun Txapelketak eta Lehendakari Txapelketa; horretaz gain Euskadiko Selekzioarekin ere kolaboratuko du. Kolaborazio honekin Laboral Kutxa txirrindularitzari ematen dion babes integrala zabalduko du euskal txirrindulari orori iritsiz. Orain arte bezala hainbat lasterketen, ekimenen eta batez ere Euskadi Fundazioko bi talderen babesle izaten jarraituko du Laboral Kutxak.

 

Aurrerantzean afizionatu mailako hiru txapelketen kolaboratzaile izatera pasako da Laboral Kutxa. Txapelketa hauetan profesionaletarako jauzia emateko borrokan ditugu bai euskal txirrindulariak baita gurera urtero leihatzera etortzen diren kanpoko txirrindulari mordoa. Guztira 2023an 40 lasterketa inguruk osatuko dituzte txapelketok.

 

Aipatutako txapelketetaz haratago, Laboral Kutxa Euskadiko Selekzioaren kolaboratzaile ere izango da aurrerantzean. Euskal txirrindularitzari babes integrala eskaini nahian, selekzioaren bitartez txirrindularitza praktikatzen duten adin guztietako eta modalitate guztietako txirrindulariei iritsiko da Laboral Kutxa.

 

Raul Mena Rodriguez ETxFko lehendakaria Laboral Kutxari oso eskertuta agertu da akordioa sinatu ostean. “Federazioarentzat bultzada handia da maila honetako bide lagunak topatzea eta guk haiei orain arte jarraitu duten bidean mugarri izango zaie haien inbertsioa eta babesa euskal txirrindulari orori iritsiko delako.”

Ander Toña, Laboral Kutxako sponsoring arduraduna: “Bost urtetik hona, LABORAL Kutxan apostu sendoa egiten ari gara Euskadin txirrindularitza babesteko, testuinguru onena sustatu aldera kirolarientzat eta kirol profesionalentzat. ETxFri emango diogun babesari esker zirkulua itxi nahi dugu, horrela federazioari gure lurraldean ahal bezain egutegi onena antolatzen jarraitzeko aukera emango diogu, ziur gaudelako bertako talde guztientzat onuragarri izango delako. Zentzu horretan txapelketa ezberdinetan Euskadi ordezkatzen duten txirrindulariek, gurea bezalako lurralde batek izan behar dituen baliabideekin egin dezaten lagunduko dugu.”