ARRAKASTA VALLADOLIDEN

06-KOUZTAILA-KO2022

Euskadiko Selekzioak urrezko domin ugari eskuratu ditu asteburu honetan Valladoliden ospatutako Junior eta Eskola mailako Espainiako Txapelketetan. Junior mailan Yago Agirrek errepide proban eta Eneritz Vadillo ITT proban txapeldun izendatu ziren.

ARRAKASTA-VALLADOLIDEN

(c) RFEC

Imajina ezinak ziren emaitzak lortu dituzte Euskadiko Selekzioko kideak asteburu honetan Valladoliden. Azken asteetan egindako prestakuntza saioek fruituak eman dituzte eta hainbat domin ekarri dituzte Euskadira. Txapelketak bikain hasi ziren erlojuaren kontrako probekin. Kadete mailan, nesketan, taldekako erlojuaren aurkako lasterketan Euskadiko Selekzioak urrea eskuratu zuen. Junior mailan bakarkako proban Eneritz Vadillok erlojupeko bikain batekin urrea ere eskuratu zuen.

 

Hurrengo egunean kadete mailako errepide probak leihatu ziren. Emakumezkoetan Euskadiko Selekzioa saiatu zen Paula Ostiz naparraren nagusitasun hutsari aurre egiten. Ostiz menderatu ezin izan zuten arren, Izaro Etxarrik bigarren postu bikaina eskuratu zuen. Ostizek alde egin zuenean Euskadiko Selekzioa tiraka jarri zen errenta kontrolatu nahian, lortu ez zuten arren neskek talde lana bikain uztartu zuten. Zazpi kilometroren faltan Izaro Etxarrik erasoa jo zuen eta helmugara iristea lortu zuen. Gizonezkoen lasterketan gazteak oso leihakor ibili ziren, mugimendu ugaritan sartuz. Azkenean sprintean Hodei Muñozek laugarren postua eskuratu zuen. Lasterketa bietan -emakumezko eta gizonezkoetan- Euskadiko Selekzioak taldekako sailkapenean urrezko domina eskuratu zuen.

 

Larunbatean kadete eta infantil mailako XCO lasterketak leihatu ziren. Kadete mutilek emaitza bikainak lortu zituzten eta taldekako sailkapenean hirugarren sailkatu ziren. Infantilen kasuan emaitzak aipatzea baino, gazteen ilusioa nabarmendu behar da. Guztietan lehenengo esperientzia izan da Euskadiko Selekzioarekin eta helburua argia zen: selekzioa nola funtzionatzen duen erakustea hurrengo mailetan mekanikak ulertzeko eta emaitzak, orduan bai, lortzeko.

 

Igandean azkeneko bi lasterketak leihatu ziren, junior neskena eta mutilena. Nesketan Euskadiko Selekzioaren helburua sprinta apurtzea izan zen. Neskak oso leihakor ibili ziren, batez ere azken kilometroetan. Hasierako kilometroetan Ziortza Ortiz eraso saiakera guztietan ibili zen. Naroa Olano izan zen eguneko ihesaldi luzeena brutu zuen txirrindularia, bakar bakarrik hainbat kilometro eginda. Lasterketaren une erabakarrietan, azken 20 kilometroetan, euskaldunen eraso festa abiatu zen. Lehenengo Maria Modenesek erasoa jo zuen, behin harrapatuta Eneritz Vadillok, jarraian Lukene Trujillanok eta Olatz Caminok. Saiatu ziren arren eraso guztiak neutralizatuak izan ziren eta Lukene Trujillano azken aldiz saiatu zen arren, hau ere harrapatua izan zen. Azkenean sprinta ekidin ezina izan zen eta selekzio kide onenan Maria Modenes izan zen, seigarren postuan.

 

Gizonezkoen lasterketan Euskadiko Selekzioa irteeran bazekien aurten ez zela selekziorik inndartsuena eta ezin zutela amaierara itxoin lasterketa mugitzeko. Hasieratik lasterketa mugitzen hasi ziren gazteak, Mikel Arrasate eta Imanol Aceña oso indartsu ibili ziren hainbat korteetan sartuz. Azken 30 kilometroetan Yago Agirreren erakustaldia etorri zen. Hainbat eraso saiakeretan ibili eta gero, erasoa jo zuen berriro eta bakarrik alde egin zuen. Atzetik lehenengo Mikel Uncilla naparrak harrapatu zion eta geroago beste bizpahiru txirrindulari. Tropela oso azkar errenta gutxitzen hasi zen arren ez zuten lortu aurreko txirrindulariak harrapatzea eta denbora berdinean sartu ziren arren ihesaldiko txirrindulariek eskuratu zuten garaipena. Ihesladikoen arteko sprinta bi euskaldunen arteko leiha izan zen. Yago Agirrek luzetik jo zuen eta Uncilla bere gurpilera itsatsi zen arren ezin izan zuen donostiarra gainditu eta txapelketa Gipuzkoara joan zen.