Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

UDABERRI LORAK UDAKOAK BILAKATZEKO BIDEAN

04-KOUZTAILA-KO2024

Denboraldiaren lehen zatia amaituta eta udan sartu berritan ikusteko dago lehen hilabeteetan sasoia dominatu duten txirrindulariek dominatzen jarraituko ote duten datozen hilabeteetan.

UDABERRI-LORAK-UDAKOAK-BILAKATZEKO-BIDEAN

Euskaldun Txapelketaren amaierako podiuma. (c) Jose Vidal Merino Cruz

Udaberri amaierarekin amaitu dira denboraldiko lehenengo zatiko Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren hiru txapelketak. Gizonezkoen Euskaldun Txapelketak, Euskal Herria Txapelketak eta Gaztetxoak Txapelketak amaiera izan dute azken asteetan. Afizionatu mailan Ander Ganzabal Bilbao (LAB) orozkoarra izan da Euskaldun Txapelketako dominatzaile eta hainbat garaipen lortu ostean maillot urdina bereganatu du. Ekaina garaipenarekin abiatu zuen Ganzabalek Irungo Done Pedro Sari Nagusian. Hurrengo astean, Duranan lehiatu zen Euskadiko Afizionatuen Txapelketan etxeko txirrindulariak bereganatu zuen lasterketa. Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Aldak sprintean bereganatu zuen Eusebio Velez Garaikurra eta Euskadiko txapeldun berria izan zen.

 

Azken bi lasterketak Caja Rural-Alea taldeko txirrindulariek bereganatu dituzte. Tolosan lehiatutako Jose Maria Anzaren Oroimenezkoan Alex Diaz Alvarez (CJA) urretxuarra gailendu zen. Lasterketa osoan ihesaldian joan eta gero indartsuenen taldearen erritmoari eutsi zion Diazek eta sprinta irabaziz, lehen aldiz garaipen bat lortu zuen Euskaldun Txapelketan. Ander Ganzabal hirugarren sailkatu egin zen Tolosan eta lortutako 13 puntuekin bermatuta utzi zuen matematikoki Euskaldun Txapelketaren garaipena. Murgian beraz 23 urtez azpiko maillotaren jabea erabakitzea besterik ez zen geratzen eta nola ez, Oroko Andra Maria Saria nork eskuratuko zuen.

 

Udako lehenengo lasterketa negu giro petrala izan zuen 10 graduak eskas gaindituz. Egoera hain zail honen aurrean Javier Ibañez Beltran de Salazar (CJA) nabarmendu zen tropeletik 130 kilometro luzeetan. Bakarrik bilatu zuen balentria Caja Rural-Aleako txirrindulariak eta Laboral Kutxa eta Electroalavesa taldeek egindako lanak soilik ahalbidetu zuen Ibañez harrapatzea. Oron gora tropel nagusia desegin zen eta Rafael Martinez Alonso-Sañudok (CJA) abantaila hartu eta garaipena eskuratu zuen. Ganzabal bigarren izan zen eta ez Iñaki Trujillo Diazek (EIS) ezta Aimar Erostarbe Ugartek (CJA) ez zituzten punturik eskuratu beraz maillot laranja Trujillorentzat izan zen.

 

Ekainean zehar ere Euskal Herria Txapelketak eta Gaztetxoak Txapelketak amaiera izan dute. Euskal Herria Txapelketa lasterketa historiko baten berreskurapenarekin amaitu zen, Urkiolara Igoera. Abadiñoko Muntsaratz Klubari esker Euskal Herriko txirrindularitzaren santutegiraino igo ziren juniorrak. Oso azkarrak izan ziren 80 kilometro bete ostean, azkeneko 6 kilometroetan Urkiolako malda bortitzei aurre egin zieten juniorrek. Malda hain gogorrek ez zuten ahalbidetu eraso festarik izatea Urkiolan eta azken kilometroan bakarrik Marco Martin Cuevasek (BAQ) jo zuen erasoari Hodei Muñoz Gabiñak (ALI) erantzun ostean azken 300 metroetan errematatu zion Muñozek eta 15 urteren ondoren garaile bat izateko Urkiolan. Gaztetxoak Txapelketa ohi bezala Agurainen amaitu zen San Juan Sariarekin. Partaidetza handiko lasterketa azkar eta lauean ihesaldiak bidea egin zuen bigarren erdian eta Aguraingo alde zaharreko arbidean sprint txikia irabaziz Luca Martinez Los Santosek (SAK) irabazi zuen lasterketa. Eñaut Bilbao Arriaga (F2I) eta Ion Egia Barañano (LUY) elkarri begira egon ziren egun osoan eta helmugan, Bilbaok 4 puntu eskuratuta Gaztetxoak Txapelketako garaile izendatu zen.