27-KOEKAINA-KO2023
(c) ETxF
Euskadiko Selekzioak larunbateko zapore mikatza ahaztu nahi du ostegunetik igandera leihatuko diren Espainiako Junior eta Eskolartekoen Txapelketetan. Urte osoko espediziorik handiena bideratuko du Euskadiko Selekzioak 60 pertsona baino gehiago Murtziaraino eramanez.
Txapelketak ostegun arratsaldean hasiko dira erlojuaren aurkako probekin. Kadeteak izango dira lehenak 15h00tatik aurrera taldekako erlojuaren aurkako proba leihatuz, jarraian, 16h00tan kadeteen bakarkako erlojupekoaren txanda izango da. Arratsaldea amaitzeko junior neska eta mutilen bakarkako erlojuaren aurkako txanda izango da.
Ostiralean, ekainak 30ean, goizeko 9h50tatik aurrera kadete neskeen errepide proba leihatuko da. Lasterketa gogorra izango da, Cecadero mendate gogorrak lasterketa asko markatuko baitu ia 5 kilometro izango baititu eta horietatik 2 kilometro, bataz beste %9koak izango dira. Nesken ostean kadete mutilen txanda izango da, 11h50tatik aurrera. Mutilek nesken ibilbide berdina burutu beharko dute, guztira 57,4 kilometrotakoa. Ostiralean ere, 18h30tatik aurrera infantil mailakoen errepide probak leihatuko dira, lehenengo nesken lasterketa eta jarraian mutilena.
Larunbata mendi bizikletako kadete txapelketekin hasiko da. Bertan 3,77 kilometrotako zirkuitu gora beheratsuari aurre egin beharko diote. Neskak goizeko 9h00tan hasiko dira eta mutilak goizeko 10h15tan. Hauen ostean, 11h30tan infantil mailakoen mendi-bizikletako probak hasiko dira; neskak 11h30tan abiatuko dira eta mutilak 12h30tan. Eguna amaitzeko, arratsaldeko 18h00tan infantilen gynkanak leihatuko dira.
Txapelketak igande goizean amaituko dira junior mailakoen errepide probekin. Bertan nesken izango dute lehen erronka goizeko 8h25etatik aurrera. Neskek 82 kilometrotako ibilbidea izango dute eta berriz ere Cecadero mendatea behin igo beharko dute. Mutilen lasterketa 11h15tan abiatuko da eta hauek aldiz hirutan gainditu beharko dute Cecadero 137 kilometro luzatzeko.
BTT
ERREPIDEA
PISTA
PISTA
PISTA
CICLOCROSS