Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

JON SARASUA AGIRRE EUSKADIKO MENDI BIZIKLETAKO HAUTATZAILE BERRIA

06-KOMAIATZA-KO2025

Abadiñoarrak mendi-bizikletako sailaren gidaritza hartuko du hemendik aurrera. Txirrindulari eta antolatzaile bezala pilatutako esperientzia Euskadiko Selekzioan islatzea bilatuko du.

JON-SARASUA-AGIRRE-EUSKADIKO-MENDI-BIZIKLETAKO-HAUTATZAILE-BERRIA

Sarasua Durangaldeko Bizikleta Eskolako teknikari gisa aritu da azken boladan.

Euskadiko Txirrindularitza Federazioko legegintaldi berria martxan jartzen ari den honetan Jon Sarasua Agirre (1981, Bizkaia) izendatua izan da Mendi Bizikletako hautatzaile. David Etxebarria Alkortaren izendapenarekin bezala, federazioaren zuzendaritza teknikoak helburua izan du alorrean esperientzia duen pertsona bat bilatzea hurrengo urteetan mendi bizikletaren berrindartzea gidatzeko. Esperientzia badu hautatzaile berria txirrindulari gisa arituta bai mendi bizikletan, baita errepideak eta pistan ere. Gaur egun Durangaldeko Bizikleta Eskolan laguntzen teknikari gisa eta Abadiñoko XCO lasterketa antolatzen -aurten Euskadiko Txapelketa izango dena- guztiz konektatuta jarraitzen du gaur egungo zirkuituetara.

 

Konexio iraunkor horri esker badaki Euskadin mendi-bizikleta lantzen duten eskolek lan ona egiten dutela eta horri esker emaitza nabarmenak iristen ari dira. OTXEn, Miribillan eta Euskoimen egiten duten lanari esker BTT mundua bizirik dirau Euskadin eta haiekin batera lana egin behar dugu Euskal Herriko egutegi indartsu bat izateko berriz ere. Euskadiko Opena zena beti ortzimugan baina ahaztu gabe etengabeko eguneraketa behar dugula lehiakorrak izateko.

 

Urtero legez estatuko txapelketak helburu nagusia izango dira Euskadiko Selekzioarentzat, baita mendi-bizikletan ere. Kadete mailan Cuencan izango dute hitzordua uztaileko lehenengo asteburuan eta junior eta 23 urtez azpikoen mailan Granadako beroari aurre egingo diote txirrindulariek astebete beranduago. Bi hitzordu horiei begira prestaketa lanetan hasiko da dagoeneko Euskadiko Selekzioa. Hautatzaile berria ia prest du lehenengo deialdirako, Lizarrako BTT Superprestigioan kadete, junior eta 23 urtez azpiko 13 txirrindulari hitzartuko ditu Sarasuak.


Bere hitzetan: “Aukerak ditugu maila batzuetan emaitza onak lortzeko. Eneko Olveira Rodrigo eta Magali Albisu Etxebeste oso ondo ari dira aurten eta aukerak dituzte podiuma zapaltzeko uztailean. Haiekin lan egiteko gogo handia dut eta baita junior mailako txirrindulariekin. Juniorretan maila oso orekatua ikusten dut eta haien arteko lehia baliatu behar dute txirrindulariek elkarrekin hazteko. Kadete mailan taldea haztea eta oinarriak jartzea hurrengo urteetarako izango dira lehenengo helburuak.”